Diru-bilketaren kudeaketan Bizkaiko udalekin modu egonkorrean kolaboratzeko aukera emango duen sistema bat ezartzeko asmoz, Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak bere burua eskaintzen du Tokiko Erakundeen zuzenbide publikoko zergen eta diru-sarreren epe exekutiboko bilketaz arduratzeko, betiere, aipatutako erakundeek hitzarmen bidez kudeaketa hori eskuordetzea erabakitzen badute.
Hitzarmena onartu baino lehen, EUDELek Hitzarmenari buruzko udal ekarpenak eta kezkak koordinatu eta bidali dizkio Bizkaiko Foru Aldundiari.
Une honetatik aurrera, interesa duten Tokiko Erakundeek Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu den ereduaren arabera formalizatu ahal izango dituzte hitzarmenak:
Zerbitzuaren kostua
Tokiko erakundeak ordaindu beharreko zerbitzuaren kostua diru-bilketa garbiaren (printzipala + errekargua + interesak – itzulketa posibleak edo okerreko kobrantzak) bolumenaren %5 da.
Hala ere, 10.000 biztanle baino gutxiagoko tokiko erakundeetan, zerbitzuaren kostua diru-bilketa garbiaren %1 izango da.
Martxoaren 15ean, ostiralean, EUDELeko elkarteburu Ibone Bengoetxeak “Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Politika Publikoak” gaiari buruzko jardunaldian parte hartuko du, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak antolatua, “Gizarte Arloko Topaketak” ekimenaren baitan.
Jardunaldi hau hauei zuzenduta dago, batez ere:
- Administrazio publikoetako politikari eta teknikariei, batez ere, toki-administrazioetakoei.
- Berdintasunaren arloko teknikariei.
- Emakume elkarteei eta emakume eta gizonen arteko berdintasun-proiektuak egiten dituzten erakundeei.
- Herritarrei, oro har.
Emakume hautetsien Mundu Konferentziaren azken adierazpena. Paris. 2013ko urtarrila-otsaila
“Tokiko Bizitzan Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Toki eta Eskualde Mailako Gobernuen Parisko Agenda Globala” adierazpenak Tokiko eta Eskualdeko Gobernuen konpromisoa dakar, Emakumeek eta Gizonek Tokiko bizitzan berdintasuna izan dezaten. Hala, tresna estrategikotzat jotzen da, erabakitze-esparru guztietan emakume eta gizonen artean errespetua sustatzeari begira.
Adierazpenaren testua urtarrilaren 30etik otsailaren 1era bitartean Parisen egindako “Genero Berdintasuna, lehentasuna toki garapenerako” izeneko Emakume Hautetsien konferentziaren itxiera-ekitaldian onartu zen..
Topaketak 78 herritako 500 hautetsi baino gehiagoren partaidetza izan zuen, eta, horien artean, Ibone Bengoetxea EUDELeko Elkarteburuak parte hartu zuen.
Ordezkarien asmoa da Adierazpen hau tresna estrategikoa izatea, erabakitze-esparru guztietan emakume eta gizonen arteko berdintasuna lor dadin.
Adierazpena eskuragarri: