2012ko martxoaren 6an, udal guztiei igorri zitzaien EUDELen Batzorde Eragilearen erabakia; horren arabera, aurrekontuen eta ekonomiaren kudeaketan zuhurtzia eta erantzukizun irizpideak erabiltzea gomendatzen zen, eta, xede horretarako, 2011ko Foru Funtsen likidaziotik eratorritako kopuruak erabiltzea aholkatu zen, eta ez 2012ko aurrekontuetan ezarritako kopuruak. Era berean, jakinarazi zen Elkarte honek konpromisoa hartu zuela udal arduradunei informazio garrantzitsua helarazteko, esparru horretan erabakiak hartzeari begira.
Konpromiso hori betetzeko, Batzorde Eragileak, 2012ko ekainaren 21ean, egokitzat jo du EUDELek duen eta ondoren azaltzen den diru-bilketarako informazioa igortzea.
Jardunaldia ekainaren 19an izango da, EUDELen egoitzan; besteak beste, Transparencia Internacional erakundearen eta Bilboko Udalaren txostenak irakurriko dira.
Saio ezberdinetan, hainbat gai jorratuko dira: gardentasunaren balioa ondo gobernatzeko, udaletako gardentasun-adierazleak, Bilboko Udalearen eredu estrategikoa edota Gardentasunaren Legea indarrean sartzeak dituen ondorioak.
• Ekainaren18tik aurrera eta bost egunez jardunaldi teknikoak egingo dira Vitoria-Gasteizko Europa jauregian.
• EEEk Alkateen Itunari buruzko jardunaldia antolatu du ekainaren 18rako, eta Euskadin ibilgailu elektrikoaren garapenaz jardunaldi monografiko bat ostiralerako, hilaren 22rako.
Informazio osoa: web orrira esteka