Eudel

Author

eudel

Azken berriak

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA; HAEE

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 24koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria Udal-administrazioei diru-laguntzak emateko 2012ko aurrekontu orokorretan IVAPentzat izendatutako dirua jakitera ematen duena. Helburua: lanpostuan derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna izanik euskarazko klaseetara joaten diren udal-administrazioetako langileak ordezkatzea. Era berean, euskarazko klaseetara doazen langileak ordezkatzeagatik diruz lagun daitezkeen moduluei dagozkien diru-kopuruak eguneratzen dira.
http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_41?c&201202468

ARGITARATU DIRA ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGAREN (OHZ) FORU ARAUAREN ALDAKETAK

Maiatzaren 30ean (asteazkena), Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 9/1989 Foru Araua aldatzen duen maiatzaren 23ko 4/2012 Foru Araua argitaratu zen. Bizkaiko Foru Aldundia katastroa berrikusteko egiten ari den prozeduraren barruan egindako aldaketa da; horren arabera, katastro-balio berriak 2013ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean. Ondorioz, udalek 2012ko ekainean hartu behar dute zerga-tasei buruzko behin-behineko erabakia, eta Aldundira bidali 2012ko uztailaren 1a baino lehen.

Hori dela eta, soilik katastroa berrikusteko prozedurari buruzko arloei mugatutako behin-behineko akordioa prestatu dugu, udalek prozedura horren markoan egin behar duten lana errazteko asmoz. Aipatutako lanen barruan daude zerga-tasari buruzko akordioa hartzea eta hautazko hobaria ezartzeko aukera, Diru-sarreren Bermerako Errenta jasotzen duten eta ohiko etxebizitza baten jabe diren pertsonei aplika dakiekeen zergaren kuotetan izan daitezkeen igoerak leuntzeko.

Akordio ereduan zuriz dauden atalak bete behar dira, eredu hori udal bakoitzak hartutako akordiora egokitzeko. Era berean, agiria hobeto bete ahal izateko, 30 azalpen-ohar jarri dira orrialdearen behealdean.

Ondorengo loturen bitartez, agiri hauek eskuratu daitezke:

4/2012 Foru Araua

Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute euskal udalerrietan berrikuntza bultzatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta EUDELen arteko lankidetza-harremanak ezartzen ditu hitzarmenak, Tokiko Berrikuntza Agenda zabaltzeko Euskadiko udaletan.

 2012. urterako 150.000 euroko aurrekontua duela, tokiko administrazioetan berrikuntza, modernizazioa eta gardentasuna sustatzeko ekintza-plan bat bultzatzea ahalbidetuko du hitzarmenak.

 2015eko Agenda Digitalari loturiko ekintza horretan 20 udalek parte hartzen dute jada, eta beste 13udal ere gehituko zaizkie.

Prentsa oharra