Eudel

Author

eudel

Azken berriak

Bederatzigarren edizioa maiatzaren 11n eta 12an egingo da, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean. Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatzen dute EUDEL eta UEMAren laguntzarekin.

Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa? Izenburupean, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxeak Udaltop, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketa, jasoko du ostegunean eta ostiralean.

Aurtengoan marka guztiak hautsiz dator, gainera, inoizko parte hartzaile kopuru handienarekin. Hori horrela, hona hemen topaketetan izango zareten guztioi zuzendutako zenbaitohar:

  • Erabili garraio publikoa. Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da, topo eta autobus geltokiak Manuel Lekuona Kultur Etxetik bost minutu eskasera aurkitzen dira.
  • Autoz etorriz gero, autoa hipodromoko aparkalekuan uztea gomendatzen da.
  • Dokumentazioa jaso. Dokumentazioa goizeko 09.00-09.15 bitartean jaso behar duzue Manuel Lekuona Kultur Etxean. Bertan zehaztuko zaizue zein mahai ingurutan eman zenuten izena eta jatetxeko zein jangeletara joan behar duzuen.
  • Ekarpen-lana. Ekarpen-lanerako zein geletara joan behar duzuen, ostiralean bertan, sarreran, banatuko zaizue dokumentazioa.

Egitaraua Maiatzak 11-12

Aurreko albistea: https://noticias.eudel.eus/eu/noticia/encuentros-udaltop-2017-experiencias-municipales-sobre-habitos-linguisticos/

Informazio gehiago: www.udaltop.eus

Eremu soziolinguistiko ezberdinetako gazteak izango dira ‘Mingaina dantzan’ ekimenan eta erabilera sustatzeko tresnen eraginkortasuna aztertuko da ikerketa baten bidez

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ‘Mingaina dantzan’ proiektua aurkeztu du gaur Donostiako Miramar Jauregian. Ekimen honi esker euskarari lotutako udaleku erakargarri batzuk sustatuko dira eta erabileran eragiteko baliogarriak izan daitezkeen tresnen inguruko ikerketa bat garatuko da. Udaleku hauetan, eremu soziolinguistiko oso euskaldunetako gazteak euskarak pisu gutxiago duen eremuetako gazteekin batera izango dira. Proiektu pilotua da, eta hortik aterako diren ondorioak baliogarriak izango dira erabilera sustatzeko estrategiak garatzeko orduan.

Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, EUDEL eta UEMA ere proiektu honen atzean daude. Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordearekin batera, Beasaingo alkate eta EUDELeko euskara ordezkari Aitor Aldasoro, UEMAko presidente Josu Labaka, Ebete enpresako hezitzaile Iñaki Eizmendi eta udalekuak antolatuko dituen Ttakun enpresako ordezkari Iñaki Aristondo egon dira prentsaurrekoan. EiTBko Goazen! telesail arrakastatsuaren protagonistak ere bisitari izango dira udalekuetan, eta ekimenaren gaurko aurkezpenean Inma Fernandez, Haritz Morras eta Lorea Iribar aktoreak izan dira.

Udalekuetan izango diren gazteak Euskadiko eskualde ezberdinetatik joango dira:  Urola Kosta-Urola Erdia, Oarsoaldea, Lea Artibai, Ezkerraldea eta Gasteiz. Beraz, euskararekin harreman ezberdina duten gazteak izango dira ‘Mingaina dantzan’ proiektuan. Udalekuak bi txandatan antolatuko dira. Lehenengoa, Mundakako aterpetxean izango da, uztailaren 3tik 12ra arte. 30 lagun izango dira guztira, Azpeitia, Zumaia eta Barakaldoko ikastegietatik etorritakoak. Bigarren udalekua, Kortezubiko Baratze aterpetxean egingo da. Uztailaren 21etik 30era arte izango da eta, honetan ere, 30 lagunek parte hartuko dute. Oiartzun, Markina-Xemein eta Gasteizko ikastetxeetatik etorritakoak.

Aitor Aldasoro, EUDELeko ordezkariak aisialdiko programa pilotu honen balioa azpimarratu du eta emaitzen zabalkundea egiteko konpromisoa adierazi du:

“Gazteak ez dira isolatuta bizi. Beren gizarte hurbilean txertaturik bizi dira. Nerabeen inguru soziolinguistikoak askotarikoak dira. Izan ere, Euskadiko udalerrietan ere oso errealitate desberdinak daude. Hala ere, euskarak indar gutxiago duen horietan ere, aurrerapausoak emateko gaitasuna dago, ezagutza nabarmen igo delako. Gainera, ikusten duguna da udal guzti-guztietan gogoa badagoela aurrerapausoak emateko.

Gure iritziz, proiektu hau eraginkorra izan daiteke aipatu ditugun aurrerapauso horiek emateko, betiere erabileraren inguruan, kasu honetan gazteen artean. EUDEL‒Euskadiko Udalen Elkateak bere esku dagoen guztia egingo du proiektu honen emaitzen zabalkundea egiteko eta erabilitako estrategien eta metodologiaren aplikazioa ere aintzat hartzeko.”

Jornada “Claves Jurídicas para el Desarrollo Sostenible. LA REVOLUCIÓN DE LA E-ADMINISTRACIÓN: Visión desde los 13 años de experiencia en Medio Ambiente”, organizada por el Grupo de Estudio de Sostenibilidad del Colegio de Abogados de Bizkaia, a través de la Escuela de Práctica Jurídica, y que se celebrará el próximo 12 de Mayo en el Salón de Actos del ICASV.

Jardunaldia doakoa da, baina izena ematea nahitaezkoa da. Egitarauari buruzko informazio osoa lotura honetan: Egitaraua

EUDELek gaitzespenik irmoena azaldu nahi du sortzez Eibar udalerrikoa zen emakumearen eta berorren semearen hilketen aurrean, Alcobendasen gertaturikoak, eta elkartasuna adierazten die senideei eta  biktimen hurbilekoei.

EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek  emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

EUDELek bat egiten du gaitzespena adierazteko Eibarko Udaleko Bozeramaileen Batzarrak deitu duen elkarretaratze instituzionalarekin, biharko, osteguna, maiatzak 4, 20:00etan, Udaletxe aurreko plazan. Euskadiko Udalen Elkarteak bat egiten du antola litezkeen gaitzespen-ekimen guztiekin.

Bilbon, 2017ko maiatzak 3.

Andoaingo Udalak (Gipuzkoa) bat egin du Euskadiko udalek berdintasunaren alde eta emakumeekiko indarkeriaren aurka sortutako Berdinsarea sarearekin. Ekimen honen helburua da gai horiei buruz udalek kudeatzen dituzten programak eta zerbitzuak sustatzea, sendotzea, koordinatzea eta ebaluatzea. EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak eta Emakunde-Emakumearen Erakundeak  sustatu dute ekimena, eta gai horietan udalek eskaintzen duten erantzuna hobetzea espero dute, modu koordinatuan eta taldean lan eginez. Era berean, udalen eta udalez gaindiko beste erakunde batzuen artean lotura izatea nahi dute.

Toki administrazioak 2005eko otsailaren 18ko gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako Legea betearazteko konpromisoa hartu du. Halaber, desberdintasuna eta indarkeria desagerrarazteko programak eta jarduerak gauzatzea bermatzen du. Andoaingo Udalak helburu horietako gehienen alde lan egiten duen arren, Berdinsarera atxiki ondoren, esperientziak partekatzea, koordinatzea eta jarduteko irizpideak bateratzea sustatuko du, toki esparruko ekintzak egitean. Halaber, protokolozko eta udalez gaindiko lankidetzako akordioak gehiago sustatuko dira.

Berdintasunaren aldeko 63 udalerrik osatutako Berdinsarean adostasunez egindako lana sustatzen dugu. Urtero, gero eta atxikimendu gehiago ditu sareak. 2016ean Bedia, Oñati eta Ordizia atxiki direnez, Berdinsarearen estaldura Euskadiko biztanleen %78 baino gehiagora iristien da gaur egun.

Berdinsarea-ren funtzionamendua eta darabilen maila anitzeko lanaren metodologia, udalen artekoa eta euskal erakunde guztien artekoa, erreferentziazko eredua da bai Berdintasun esparrurako bai gainerako esparru sektorialetarako. Horrek europar mailako aitortza ekarri dio (CCRE/CEMR – Europako Udal eta Eskualdeen Kontseilua).

X. urteurrena

2016an, hamar urte bete dira Berdinsarea sortu zenetik, eta, hori ospatzeko asmoz, abenduaren 21ean, oroitzapenezko ekitaldia egin zen. Sarea aurrera eramateko ahalegintzen diren pertsona guztiei (udalak, erakundeak, elkarteak, enpresak, etab.) egin zitzaien gonbit ekitaldian parte hartzeko.

Topaketa horretan, hamar urtez udalen arteko sare-lanean tokiko bizitzan berdintasuneko politikak sustatzeko asmoz egindako aurrerapenak gainbegiratu ziren.

Informazio gehiago:

EUDELeko berdintasuna

Berdinsarea

  • Euskadiko bi proiektu Banco Interamericano de Desarrollo erakundeak berdintasunaren arloko jardunbide egoki gisa hautatutako Europako Lau proiektuen artean.
  •  Euskadiko administrazio publikoen kontratazioetan berdintasuna ezartzeko prozedura eta emakume politikariak ahalduntzeko Basqueskola espazioa dira
  • EUDELen eta Emakunderen ordezkaritza batek aurkeztuko ditu bi ekimenak Washington DCn generoaren arloko jardunbide egokiei buruzko mintegi batean

Banco Interamericano de Desarrollo (BID) erakundeak EUDEL – Euskadiko Udalen Elkartea eta Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundea gonbidatu ditu gaur, apirilaren 27an,  Generoaren arloko Jardunbide Egokiei buruz Washington DCn egitekoa den mintegi batean beren bi berdintasun-proiektu aurkeztera.

Lehenengo aukeraketa-prozesuaren ondoren (hasiera batean 35 jardunbide aukeratu zituzten), azkenean Europa osoko generoaren arloko lau jardunbide egoki hautatu dira, eta horietako bi EAEn garatu dira: Euskadiko administrazio publikoen kontratazioetan berdintasuna ezartzeko prozedura eta emakume politikariak ahalduntzeko Basqueskola espazioa.

Lehenengoaren berri Emakunderen zuzendari Izaskun Landaidak emango du, eta bigarrena Burgeluko alkate Natividad López de Muniain andreak aurkeztuko du EUDEL–Euskadiko Udal Elkartearen izenean. Mintegi honetan parte hartzeko eta Washingtonen egindako lan bileretarako Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Orokorraren eta Jaurlaritzak EEBBtan duen ordezkaritzaren laguntza izan dute erakundeok.

Berdintasunaren aldeko klausulak

Hautatutako lehenengo jardunbide egokiari, hau da, kontratazio-prozesu publikoetan genero-ikuspegia integratzeari, dagokionez, jardunbide honi Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea onartu zenetik aurrera (2005) ekin zitzaion. Hortik abiatuta ohikoa izan zen, eta orokorra, euskal administrazio publikoetan emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko klausula sartzea. Kontratazio publikoko berdintasunaren aldeko klausulak dira erakunde publikoek obra publikoak egiteko edo ondasunak edo zerbitzuak eskuratzeko egiten dituzten kontratuetan jartzen diren eta sexuen arteko desorekak zuzentzera eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzera bideratzen diren xedapenak edo baldintzak. Informazio gehiago: berdintasunaren aldeko klausulak kontratu eta diru laguntzetan.

Basqueskola

Bestalde, aukeratu den beste jardunbide egokia Virginia Woolf Basqueskola izan da. Ekimena 2012an sortu zen Emakunde eta EUDELen laguntzaz, eta helburu du “berezko espazioa” sortzea Euskadiko udaletan politikan diharduten emakumeentzat.   Proiektuaren ardatz nagusiak dira informazioa, prestakuntza, konpetentziak garatzea eta emakume hautetsien ahalduntzea, indibiduala nahiz kolektiboa, bai eta itunak eta aliantzak sortzeko lan-sareak eratzea ere. Bere bideari ekin zionetik coaching, lidergo eta komunikazio mintegiak, tailerrak, hitzaldiak eta esperientziak trukatzeko saioak antolatu ditu. Informazio osoa, argitalpenak eta hainbat material honako webgune honetan daude eskuragarri: www.virginiawoolfbasqueskola.eus

Banco Interamericano de Desarrollo (BID)

BIDen helburua da Latinoamerikako eta Karibeko bizi-kalitatea hobetzea. Horretarako, hobekuntzak sustatzen ditu osasunaren, hezkuntzaren eta azpiegituren arloetan, laguntza finantzarioa eta teknikoa eskainiz pobrezia eta berdintasuna murrizteko lanean ari diren herrialdeei. Eremu geografiko honen garapenerako finantzazio-iturri nagusia da. Maileguak, dohaintzak eta laguntza teknikoa ematen ditu, eta ikerketa-lanetan aritzen da. Kasu honetan BIDek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Europako jardunbide egokiak bilatu eta identifikatu ditu, bere laguntzaz Latinoamerikako eta Karibeko herrialdeetara eraman ahal izan daitezen.

Bestalde, euskal ordezkaritzak zenbait lan bilera egin ditu Washingtonen Organización de Estados Americanos (OEA) delakoan dagoen Espainiako ordezkaritzarekin, OEAko Comisión Interamericana de la Mujer-ekin (CIM), Women in Public Service Project (Global Women’s  Leadership Initiative) ekimeneko arduradunekin, Promundo nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakundearekin, eta Seton Halleko euskal ikasketen taldearen ordezkariekin,  besteak beste.

Zenbait hamarkada borrokan eman ondoren joera sexuala edo genero-identitatea aparte utzita berdintasun sozialaren maila handiagoak lortzearen alde, oraindik ere erronka asko ditugu lortzeke, besteak beste, lesbianismoa gizartean gehiago agertzea, lesbianen ikusgaitasun publikoari dagokionez dagoen defizita ezabatze aldera.

Eremu publikoan oso emakume gutxik adierazten du lesbiana dela (ia inork ez), eta, horrenbestez, erreferentziak izateko orduan alde nabarmena dago lesbianismoaren eta gizonezkoen homosexualitatearen artean. Horren ondorioz, batez ere homosexualitate maskulinoa agertzen da gizartean.

Izan ere, oro har, ez da erraza izaten lesbiana gisa agertzea, ikusgaitasun horrek esanahi sozial handia duelako, eta testuinguruak aurreiritziz beteak eta sexistak izan ohi direlako. Horrek guztiak oztopatzen du gainerako biztanleen aukera-berdintasunean parte hartzea baliabide sozialetan; ikusgai izatearen beldurrez, uko egiten zaiolako eskubide jakin batzuk baliatzeari. Hala, bada, lesbiana ugarik larrutik ordaintzen dute egoera hori, ezin baitituzte erabili borroka luzearen ondoren lortutako baliabide juridikoak eta sozialak, edo uko egiten diote erabiltzeari.

Lesbianen ikusgaitasuna ez da edozein emakumek beste emakume batekin edo batzuekin dituen praktika edo harremanetarako aukeratu dezakeen pribatutasun- edo intimitate-mailari buruzko diskrezio-kontu bat. Haratago doa: batez ere onarpen-kontua da, legitimitate sozialekoa, eta norberaren eskubideak askatasunez gauzatzeko baldintzak egotearena; eskubide horiek gizarte honetan bizi garen guztioi dagozkigulako, demokratikoak baitira.

Ikusgaitasuna izan gabe ezin da lesbianismoa bete-betean bizi. Begi-bistakoa da ez dugula gizarte dibertsoa eta plurala lortuko, baldin eta badaude ezkutuan ibili beharra sentitzen duten pertsonak beren sexualitateak eragiten dizkien emozioak direla-eta: beldurra, lotsa, erru‑sentimendua…

Gizarte-eragile guztiok gure gizartea errespetutsuagoa, justuagoa eta integratzaileagoa bihurtzeko aukera daukagu, bai eta betebeharra ere. Horretarako, lesbianen aldeko konpromiso esplizitua jaso behar dugu gure lan-agendetan, bai eta haien ikusgaitasuna errazten duen testuingurua sustatzearen alde ere.

Horregatik guztiarengatik, Berdindu zerbitzu publikoak konpromiso bat hartzera animatu nahi du gizarte osoa, gaian zerikusia duten eragile guztiak barne: sexu- eta genero-aniztasunari buruzko kontuak landu eta emakume lesbianak ikusiak izan daitezen gizartearen eremu guztietan behar diren baldintza egokiak sortzekoa.

 

Harreman horien emaitza da  gaur eratutako Jarraipen Batzorde publiko-pribatua. Bertan daude ordezkatuta Eusko Jaurlaritza, Foru-aldundiak, EUDEL (Imanol Landa elkarteburua), Euskadiko unibertsitateak, merkataritza-ganberak eta Pasaiako eta Bilboko Portu Agintaritzak.

  • Lehendakaria izan da Erresuma Batua EBtik ateratzearen ondorioak aztertzeko eratutako batzordeak gaur arratsaldean egin duen lehenengo bileraren buru
  • Organo berriak izaera publiko-pribatua du, eta administrazio publikoek eta Brexitaren eragina jasango duten eragile nagusiek parte hartzen dute bertan

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da Brexitaren aurrean eratutako Jarraipen Batzordeak gaur arratsaldean egindako lehenengo bileraren buru. Batzordea eratu da Erresuma Batua EBtik ateratzeak izango dituen ondorioak eta horrek Euskadiren interesetan izango duen eragina aztertzeko.

Eusko Jaurlaritzak gertutik jarraitu ditu Brexitaren inguruko gorabeherak, eta harremanetan egon da horrek eragingo dien erakunde eta eragileekin, ondorioei aurrea hartu eta egoera berrian aukera berriak bilatu ahal izateko.

Batzorde berriaren ardura izango da Brexitaren negoziazioen jarraipena egitea, batetik, ondorioei aurrea hartzeko eta, bestetik, eragin negatiboak murriztu eta Euskadirentzat sor daitezkeen aukera berriak optimizatzeko. Lehendakariak Jaurlaritzak Londresen ireki duen bulego berria aipatu du. Bulego honek enpresen, hezkuntza zentroen, kultura elkarteeen zein beste euskal erakundeen interesei erantzungo dio.

Batzordearen lana izango da informazioa biltzea eta egoeraren diagnostiko bateratua egin ahal izateko datuak trukatzea, jarrera bat hartu aurretik.  Bestalde, organo berriak Euskadirako sortutako aukera eta erronka berriak ere identifikatuko ditu, eta horri esker negoziazioen aldiari nahiz 2019ko martxoaren ondorengo agertokiari aurre egiteko estrategia zehaztu ahal izango da.  Brexit-a “aurrekaririk gabeko geraera da”, Lehendakariaren ustez, eta espero du Batzordeko kideen elkarlanaren bitartez datozen aldaketeri “Herrialde ikuspegiarekin” aurre egin ahal izatea. “Denon artean erronka aukera bihurtu behar dugu”, gehitu du Lehendakariak.

Erresuma Batuaren garrantzia

Euskadik lotura estua du Erresuma Batuarekin politikaren, ekonomiaren, merkataritzaren eta gizartearen arloetan, eta herrialde hori EBtik ateratzeak eragin zuzena izango du, beraz, Euskadin.

Alde horretatik, eta AEHEren (atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle-errolda) datuen arabera, 4.000 bat euskaldun bizi dira gaur egun Erresuma Batuan.  Horretaz gain, irakasle eta, batez ere, euskal ikasle asko joaten da urtero Britainia Handira ikastera, “Erasmus +” programari esker.

Ekonomiaren arloan, berriz, 2016an laugarrena izan zen Erresuma Batua Euskadiko esportazioen rankingean, eta ia 1.300 milioi eurokoa izan zen negozio-zifra; inportazioena, berriz, 815 milioi eurokoa. Eraginik handiena jasango duten sektoreak automozioa eta burdinaren eta altzairuaren galdaketa izango dira, besteak beste.