Eudel

Author

eudel

Azken berriak

EUDEL eta IVAPen arteko lankidetzako akordio-markoan, honako jardunaldia antolatu da:

Maiatzak 5, ostirala:  Decreto Normativo de urgencia Fiscal 3/2017 relacionado con el Impuesto sobre incremento de valor de los terrenos de naturaleza urbana izeneko jardunaldia.

Ordutegia: 09:30-11:30

Tokia: 5 aretoa. Lakua 2. Donostia-San Sebastian, 1. Vitoria-Gasteiz.

EGITARAUA 09:30-11:30

  1. Konstituzio Auzitegiaren epaiaren aurreko araudi.
  2. Konstituzio Auzitegiaren 2017ko martxoaren 1ekoepaiaren inguruko iruzkina.
  3. Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga aldatzeko Zerga Premiazko Araugintzako. Dekretuaren edukia.
  4. Araubide iragankorra. Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuaren aplikazio-eremua

Ponentzia:

  • Javier Armentia Basterra, Arabako Foru Ogasuneko zerga-araudiko zerbitzuburua

Hizkuntza ohituren inguruan hitz egingo dute adituek maiatzaren 11n eta 12an, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean izango diren topaketetan.

  • Hizkuntza ohituren eta gizarte aktibazioaren egitasmoa Euskal Herriko herri guztietan elkarrekin lantzeko aurkeztuko da.

Hizkuntza ohiturak aldatzeko aukerak aztertzeko, zenbait udalen esperientzia aztertuko da. Euskaldunen jokabidea aktibatzea izan dute helburu leku hauetan, eta udal horietako batzuek beren esperientzia kontatuko dute. Beraz, protagonisten ahotik aztertuko dira esperientziak, eta etorkizunean eraginkorrak izan daitezkeen bideak aintzat hartuko dira.

  • Erakunde antolatzaileez gain, EUDEL, UEMA, Bizkaiko Foru Aldundia, Nafarroako Euskarabidea, erakunde-laguntzaileak izan dira Udaltop 2017 antolatzeko prozesuan.

Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxea izango da berriro ere Udaltop jardunaldien topagunea. Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituzte hizkuntza politikaren inguruko topaketa hauek, Lasarte-Oriako Udalarekin lankidetzan. Euskadi osoko udaletako euskara zerbitzuen arteko elkarlana sustatzeko bideak irekitzea dute helburu, eta maiatzaren 11n eta 12an antolatuko dira. Aurtengo gaia hizkuntza ohiturak eta euskararen erabilera izango da; izenburua ondokoa delarik: ‘Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa’.

Bederatzigarren edizioa izango da aurtengoa eta, urtero bezala, 150 aditu baino gehiago Lasarte-Oriara erakartzea espero dute antolatzaileek.

Udaltopen bederatzigarren edizio honetan izena emateko epea zabaldu da, ekimenaren web gunearen bitartez, eta erregistratzeko azken eguna apirilaren 28a da. Jardunaldi hauen barruan, hizkuntza ohiturak aldatzeko esperientzien berri eta ikerketen berri emango da hitzaldi ezberdinen bidez. Horrez gain, aurreko edizioan hartutako bideari jarraituz, mahai-inguruak egingo dira ere. Azkenik, proposamen zehatz bati erantzute aldera, talde-lana sustatuko da eta ondorio batzuetara iristeko ahalegina egingo da.

               

Jarrai gaitzazu

Gogoratu Udaltopen albisteak jasotzeko, webguneaz gain, beste hiru aukera dituzuela:

EUDELek irmotasunez gaitzesten du atzo, osteguna, Parisko erdigunean tiroketa bidez izandako atentatu terrorista, eta horren aurkako erabateko arbuioa agertzen du. Euskadiko Udalen Elkarteak dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkio hildako poliziaren familiari, eta zaurituak ahalik eta lasterren osatu daitezen espero du.

Euskadiko Udalerrietatik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Parisko hiriari eta Frantziako biztanle guztiei, une latz hauetan.

Bilbon, 2017ko apirilaren 21a.

Jornada de Reflexión sobre el Futuro de Europa: Análisis de los Cinco Escenarios del Libro Blanco sobre el Futuro de la Unión Europea (“Plan Juncker”)Jardunaldi hau Eurobasquek, EHUGunerekin batera, antolatuta da eta ekainaren 13an Bilbon, egingo da.

Informazio gehiago EGITARAUAN

Hitzordua: 2017ko ekainak 13, arratsaldeko 15:45h-tan.

Tokia: Baroja aretoa, Bizkaia Aretoa, Abandoibarra 3, 48009 –  Bilbao

Kontaktua: eurobask@eurobask.eus T. 945 12 35 38

EuroBasque Erromako Tratatuen 60. Urteurrenaren aurrean

Maiatzaren 9aEuroparen Eguna dela eta, EuroBasque-k (Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua) Adierazpena Erromako Tratatuen 60. Urteurrenean landu du.

EUDELeko Batzorde Eragileak, apirilak 10ko bileran, Adierazpen hau Euskadiko udalei bidaltzea erabaki zuen, baita atxikimenduaager diezaioten gonbidatzea ere.

Esparru-hitzarmenak udalen titulartasuneko egoitza-zentroen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko harremanak arautuko ditu. Indarraldia 2020. urtera arte luzatuko da.

Bilbon, 2017ko apirilaren 17an. EUDELek eta Bizkaiko Foru Aldundiak bi erakundeen arteko lankidetzarako esparru-hitzarmena onetsi dute, Bizkaian dauden udal-titulartasuneko 15 egoitza-zentroei eragiten diena. Hitzarmenak EUDELen Bizkaiko Lurralde Batzordearen onespena jaso zuen apirilaren 7ko ohiko bileran. Organo hori, hain zuzen ere, tokiko ordezkaritzarako eta erabakiak hartzeko organoa da lurraldean. Hitzarmenak, ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluaren onespena jaso zuen apirilaren 11ko bileran.

Esparru-akordio hau 2020. urteko ekitaldira arte egongo da indarrean, udal titulartasuneko eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza-zentro guztien arteko harremanak arautuz. Urtero isilbidez luzatutzat hartuko da. Era berean, udal eta foru ordezkariz osatutako Jarraipen Batzorde bat izango du, eta gutxienez, urtean behin bilduko da, bi alderdien erakunde arteko lankidetza-tresna den neurrian.

Bi erakundeek onartutako testuan 14 udalen eta Mankomunitate baten[1]  borondatea jasotzen da, eta bi norabidetara aurrera egiteko aukera ematen duen beste urrats bat ekartzen du:

•          Lehendabizi, Bizkaiko Foru Aldundiarekin adostutako lankidetza-esparru egonkorra, udal titulartasuneko egoitza-zentroetan mendekotasun-egoeran dauden adinekoei arreta emateko.

•          Bigarrenez, Udalek/Mankomunitateek zentro horietako erabiltzaileei arretarik onena eta kalitatezko zerbitzuak ematen jarraitzeko duten lehentasunari erantzuteko aukera ematen du, Zorroaren Dekretua garatzearekin eta Bizkaiko lurraldeko Prestazio eta Gizarte Zerbitzuen Mapa zabaltzearekin bat datorren metodologia baten bidez.

Akordio honi esker, II. edo III. mailako mendekotasuna aitortuta duten pertsonak, hala nahi baldin badute, udal titulartasuneko egoitza-zentroetan egon ahalko dira, foru finantzazioarekin. Horrela, haien arretarekin jarraituko dutela bermatuko da, eta horri esker, halaber, mendekotasun-egoeran dauden pertsonek zer zentrotan nahi duten artatzea aukera dezakete.

Hori guztia Bizkaiko Lurralde Historiko Zorroaren Dekretua garatzearekin eta Prestazio eta Gizarte Zerbitzuen Mapa zabaltzearekin bat datorren metodologia baten bidez gauzatu da.

Esparru-akordioaren arabera, egoitza-zentroetako titularrak diren udalek eta mankomunitateek  apirilean zehar gauzatuko dituzte akordioak Foru Aldundiarekin. Horrela, prozesua amaituko da.

EUDEL, lurraldeko udalerrien bozeramaile eta ordezkari gisa, udaleko gizarte-zerbitzuak zabaltzeko prozesua koordinatzeaz arduratzen aro da udalekin batera, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza sailaren lankidetza estuarekin.

Udalerri bakoitzaren abiapuntuko egoera eta jarduera berezi eta desberdinak kontuan hartuz, lurraldean Gizarte Zerbitzuen Sistema zabaltzeko, eta etorkizunean denboran zehar garapen iraunkorra izan dezaten eta etengabe hobe daitezen beharrezkoak diren laguntza teknikoa eta aholkularitza juridikoa jarri dira tokiko erakundeen eskura.

Lan-metodologia

Udal titulartasuneko egoitza-zentroen kasu jakinerako Bizkaiko Foru Aldundia eta EUDEL batera aritu dira komunikazio, kontraste eta partaidetza-laneko metodologia bat koordinatzen. Horrela, egoitza-zentroetako titularrak diren 15 udalek eta mankomunitateak beraien ekarpenak egin ahal dituzte, eta azkenean esparru-akordio hau gauzatzea posible egiten duten beharrezko adostasunak lortu dituzte.


[1]  Adinekoentzako 15 udal egoitzen titularrak: Arratiako Udalen Mankomunitatea eta Basauri, Bermeo, Dima, Erandio, Forua, Getxo, Ondarroa, Orozko, Otxandio, Santurtzi, Sestao, Urduña, Zalla eta Zeberioko udalak.

EUDELek gaitzespen irmoa eta erabateko arbuioa adierazi nahi ditu, gaurko Suediako hiriburuaren erdigunean izan den kamioi batekin erasoaren aurrean. Euskadiko Udalen Elkarteak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Euskadiko Udalerrietatik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Stockholmeko hiriari eta Suediako biztanle guztiei, une latz hauetan.

Bilbon, 2017ko apirilak 7.

Bizkaiko Lurralde Batzordean, 2017ko apirilaren 7an, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatuak jakinarazi zuen Hiri-Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen foru-araua aldatzeko prozesuari ekin zaiola.

Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundia une honetan garatzen ari den parte-hartzeen arloko aurreikerketa bati ekin zaio. Prozesu hori zertan den ikusteko, www.bizkaia.eus web-orrira jo daiteke.

Era berean, Bizkaiko Foru Aldunditik jakinarazi da beraien asmoa dela arau berria lantzeko prozesua EUDELekiko lankidetza eta elkarlan testuinguru batean garatzea.

Azkenik, araubide berria onartu bitartean, indarrean jarraitzen du  ekainaren 30eko 8/1989 Foru Arauak, Hiri-Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoak.