Eudel

Author

eudel

Azken berriak

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Gidalerroak (LAG) berrikusteko prozesuan, proposatutako testuak Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen txostena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearena ere jaso ditu.

Beraz, Aurrerapenaren testua eta aipatutako txostenak eskuragarri daude, 3 hilabeteko epean, Euskadiko udalek egokitzat jotzen dituzten ohar, proposamen eta alternatibak bidal ditzaten (LALeko 10.6. art.), EUDELen bitartez 2017ko otsailaren 28an jakinarazi denaren arabera:

Dokumentazio gehiago:

Donostia, martxoak 6.

Konstituzio Auzitegiak, 2017ko otsailaren 16an emandako epaian adierazitakoaren arabera, konstituzioaren kontrakotzat jotzen ditu Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 16/1989 Foru Arauaren 4.1, 4.2 a) eta 7.4 artikuluak; izan ere, zergapetu egiten dituzte balio gehikuntzarik gabeko egoerak.

Epaian bertan ondoriozta daitekeenez, foru araugileari dagokio araudia aldatzeko dagozkion neurriak hartzea, epaia betearazteko xedez. Helburu horretarako, EUDEL eta Foru Aldundia elkarrekin ari dira lanean, horren eraginak aztertzeko eta adostutako proposamen bat egiteko.

Horregatik, eta dagozkion neurriak zehazten ez diren bitartean uste da komenigarria dela, erabaki zehatz iragankorrak hartzea, modu horretan etorkizunean izan litekeen araudi-aldaketatik erator daitezkeen arazoak saihesteko.

Aurrekoa ikusita, Gipuzkoako Lurralde Batzordeak, 2017ko martxoaren 3ko saioan, honakoa adostu du:

1.- Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko Zerga ezarri duten udalen arduradunei gomendatzea, tokiko autonomiaren printzipioari oztoporik egin gabe, aipatutako zergari dagokion likidaziorik ez egitea, Konstituzio Auzitegiaren 2016ko otsailaren 16ko epaitik eratorritako eraginak argitzeko asmoz dagozkion neurriak hartzen ez diren arte.

2.- Alor honetan bi erakundeak elkarrekin egiten ari diren lanaren emaitzen berri ematea unean-unean udaletako arduradunei.

[nivo effect=”sliceDownLeft” slices=”6″ directionNav=”button” width=”600″]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/03/Gernika01.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/03/Gernika02.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/03/Gernika03.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/03/Gernika04.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/03/Gernika05.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/03/Gernika06.jpg[/image]
[/nivo]

  • Iragan otsailaren 9an udal guztietara bidalitako testuak guztira 8 printzipio edo konpromiso adierazten ditu, eta alderdiei ere horiek bete ditzaten eskatzen zaie. Besteak beste, honakoak dira: ordezkaritza orekatua izatea kontsultarako eta erabakiak hartzeko organoetan; funtzioak eta eskumenak esleitzerakoan estereotipoak saihestea; kontziliazio-neurriak martxan jartzea edo/eta indartzea, edota emakume hautetsien jabekuntza indibidual eta kolektiboa sustatzeko espazioak eta sareak sendotzea.
  • Gaur goizean, tokiko 6 hautetsik, Bizkaiko alkateak eta zinegotziak denak, Adierazpenaren lehenengo irakurraldi publikoa egin dute ‘Emakumeen Ezohiko Batzarrean’; lehenengoz, Gernikako Batzarretxean egin da aipatutako batzarra.

Bilbon, 2017ko martxoaren 1ean. Martxoaren 8ko ‘Emakumeen Nazioarteko Eguna’ gertu dagoenez, EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak Adierazpen instituzional bat prestatu du eredu gisa, eta, ohikoa den moduan, Euskadiko udalen esku jarri da, dagozkien udal-organoek (udalbatzak eta bozeramaileen batzarrak) testua berrets dezaten, aipatutako oroitzapen ospakizunaren aurretik.

Adierazpen Instituzionala EUDELen Batzorde Eragileak onartu zuen iragan otsailaren 9an, eta egun horretan bertan bidali zen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udal guztietara.

Hain justu, gaur goizean, 12:50ean, Gernikako Batzarretxean, lehen aldiz publikoki irakurri da EUDELek egindako Adierazpena, EUDELen eta Emakunderen laguntzarekin, Bizkaiko Batzar Nagusiek lehen aldiz antolatu duten ‘Emakumeen Ezohiko Batzarra’-ren barnean.

Testua euskara eta gaztelania txandakatuz irakurri dute; horretarako, arduradunak tokiko 6 hautetsi izan dira –emakumeak, alkateak eta zinegotziak denak–, Bizkaiko zenbait udalerritakoak eta sentsibilitate politiko guztietakoak. Hona hemen izenak, irakurri duten hurrenkeran emanda: Mª José Blanco, Portugaleteko alkateordea, PSE-EEren ordezkaria; Inmaculada Zapardiez, Abadiñoko talde independenteko zinegotzia; Amaya Fernández, Barakaldoko Alderdi Popularreko zinegotzia; Carmen Muñoz, Bilboko zinegotzia, Udalberri-Bilbao en común taldearen izenean; Idurre Bideguren, EH Bilduko Bermeoko alkatea, eta Mari Carmen Urbieta EAJ-PNVko  Leioako alkatea.

Lehenengo Ezohiko Batzar honek Bizkaiko udaletako alkate eta zinegotzien ordezkaritza zabala izan du, bai eta beste lurraldeetakoena ere. Ekitaldira etorri dira Imanol Landa EUDELen elkarteburua eta Getxoko alkatea, bai eta EUDELeko Berdintasun ordezkaria eta Galdakaoko alkatea den Ibon Uribe ere. Uribe da, gaur egun, Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluko (CCRE-CEMR) Berdintasun Batzordearen lehendakaria.

Alderdiei deia eta 2018ko Europako Konferentzia

Adierazpenak honako hau azaltzen du:Udalgintzan, EAEko udaletako %24,7an soilik daude emakume alkateak, eta euskal herritarren %18,82 ordezkatzen dute. 2015ean, alderdi politikoek %32,58an soilik aukeratu zituzten emakumeak hauteskunde-zerrendetako zerrendaburu, eta, iraunkortasunari dagokionez, emakumeek abiadura motelagoan igo ohi dira mailaz, baita lidergoan denbora gutxiago iraun ere.”

Zentzu horretan, EUDELek alderdiei eskari zuzena egiteko (Adierazpenaren azken lerroaldea) aprobetxatu nahi izan du hainbat euskal erakundetako eta sentsibilitate politiko guztietako emakume hautetsi eta liderren topaketa hau:

“Emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa indartzeko xedez, alderdi politikoei eskaera egiten diegu konpromiso hauek beren gain har ditzaten eta beste eragile politiko eta sozialentzat ereduzkoak diren neurriak har ditzaten.”

Leioako alkate Mª Carmen Urbietak “hurrengo mugarriaz” ere hitz egin du. Hain justu, Berdinsarea (Eudel-Emakunde) berdintasunaren alorrean lan egiten duten udalen sarera udalerri gehiago biltzea da mugarri hori. Horrez gainera, Bilbon, 2018ko ekainaren 11tik 13ra bitartean egingo den “Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa” Europako Konferentziara begira ere hitz egin du. Konferentzia hori da, nazioarteko mailan, tokiko eta eskualdeko agintarien topaketarik garrantzitsuena, eta CCRE-CEMR Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluak, EUDELek eta Bilboko Udalak antolatuko dute elkarlanean.

Ordezkaritza orekatua eta bidezko parte-hartzea

EUDELen Adierazpenak Europako Kontseiluko Toki eta Eskualdeko Agintarien Kongresuko Txosten europarreko gomendioak eta Emakumeek eta Gizonek Tokiko Bizimoduan izan behar duten Berdintasunerako Europako Gutunetik eratorritako konpromisoak onartzen ditu, baita Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean ezarritako betebeharrak ere, eta konpromisoa hartzen du tokiko esparruetatik zortzi printzipio sustatzeko, politikan emakumeen parte-hartzea eta ordezkaritza bultzatzeko.

Testuaren asmoa da emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza orekatua bermatzen duten konpromisoak gehitzea, sarbiderako oztopoak ezabatuta eta ekintza positiborako neurriak erabilita. Halaber, presentziaz gain, politika egiteko espazioetan eta moduetan eragina izateko beharra ere hartzen da kontuan, karguaren jardun berdintasunezkoagoa eta eragin ekitatiboagoa bermatuko duten ereduak ahalbidetu daitezen, emakumeen jabekuntza helburu duten funtzioak, alorrak eta ordutegiak esleitzea eta programak indartzea barne hartzen duten neurrien bitartez.