Eudel

Lurraldeko sentsibilitate politiko desberdinek osatutako EUDELen Lurralde Batzordeak dagokion formula erabaki du, hala erabakitzen duten Arabako udalek Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (EELZ) Foru Aldundiari eskuordetzeko aukera izan dezaten eta kudeaketa-agindua haren esku utz dezaten, betiereudal autonomia kontuan izanda.

  • Xede horretarako, EUDELek ereduzko 4 agiri jarriko ditu udalen esku, prozesua egituratzeko beharrezkoak diren tresna juridikoekin: Eskuordetze eta kudeaketa-aginduaren hitzarmena, Udal araudia, EELZ eskuratzeko Baremoa eta Zerga ordenantza.
  • Erabiltzaileei zerbitzura (EELZ) iristeko eskubide subjektiboa bermatzea da azken helburua, modu homogeneoan, bizi diren udalerriaren araberakoa izan gabe, eta zerbitzuaren egungo kalitatezko eta hurbileko arretako estandarrak mantenduz.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 9a. Arabako Lurralde Batzordeko alkateek (EUDEL), lurraldeko sentsibilitate desberdinen ordezkari diren aldetik, borondate politikoa adierazi dute, hala nahi duten Arabako udal guztiei, udal autonomian oinarrituta, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (EEZL) Foru Aldundiaren esku uzteko eta kudeaketa agintzeko aukera ematen duen formula eskaintzeko. Lurraldeko 20.000 biztanletik beherako udalerri guztiek egin ahal izango dute bat erabakiarekin, Vitoria-Gasteizek izan ezik.

Udaletan prozesua azkar eta zuzenbidearekin bat etorriz egituratu dadin, EUDELek ereduzko 4 agiri jarriko ditu euren esku, beharrezko tresna juridikoekin: Eskumenak eskuordetzeko eta kudeaketa agintzeko hitzarmena, Udal araudia, Zerbitzua eskuratzeko Baremoa eta EELZren prezio publikoa arautzen duen zerga ordenantza

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua udalen eskumeneko zerbitzua da 1996. urtetik, baina Arabaren lurralde osaera berezia eta haren udalerrien dimentsioa kontuan hartuta, Foru Aldundiaren bidez eskaini izan da zerbitzua, martxan jarri zenetik bertatik. Udal autonomiatik abiatuta eskuordetzearen bidea aukeratzen bada, udalen eta Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailaren artean lortutako akordioabi helburu izango ditu:zerbitzuen kalitate gorena orain arte bezala mantentzea, eta, aldi berean, hura etengabe hobetzen jarraitzea, eraginkortasun eta efizientziazko irizpideen bidez, betiko moduan pertsonekiko arreta hurbilagoa eskaintzearen aldeko apustua eginez, hori baita politika publiko guztien azken helburua.

Intentsitate handiko lan nekezaren ostean lortu dugu akordio hau, hala maila politiko instituzionalean —tokiko erakundeen eta foru instituzioaren artean beharrezko adostasuna eraiki eta elkarlana artikulatzeko— nola —eta batez ere— maila teknikoan, indarrean den araudi berriaren arabera tokiko interesei modu egoki eta zorrotzenean erantzungo dien formula juridiko egokiena topatzeko. Hori guztia, eta, batez ere, Arabako herritarren eskubide subjektiboa bermatzeko, zeina Gizarte Zerbitzuen Lege berrian eta Gizarte Zerbitzuen Zerrendaren Dekretuan (2016ko abenduaren 26ik aurrera egin da eraginkor) aitortua dagoen.

Informazio gehiago prentsa oharrean