EUDELek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarekin batera, SPRIren bitartez, ‘Barnetegi Teknologikoa’ antolatu du, udaletako arduradun politikoentzako prestakuntza espezifikoa eskaintzeko asmoz.
“Barnetegia” EZ da teknologiari buruzko prestakuntza-ikastaro bat. Bere helburua da gaur egun gehien erabiltzen diren edo praktikoenak diren IKTen artean batzuk aukeratu eta haiek behin eta berriz erabiltzea, haiei buruz gutxieneko ezagutza izatea, dela erosterako orduan irizpide argi bat izateko edo dela solas batean aipatzen direnerako.
“Barnetegi Teknologikoan” praktikaren bidez ikasten da hainbat tresna erabiltzen, ordenagailuan bertan, telefono mugikorrean, gailu teknologikoetan, eta abarretan. Beste tresna asko ere ezagutaraziko dira, batzuk lehendik ezagunak eta beste batzuk ez.
Ikastaroa doakoa da. Lekua erreserbatzeko,izena eman behar da.
Ordutegia: 09:00etatik 19:00etara (10 ordu)
Datak eta Lekua:
Apirilaren 25a, asteazkena, K10 Hotela. Erratzu poligono Industriala, z/g. 20130 URNIETA (Gipuzkoa)
Maiatzaren 15a, asteartea, Zenit Jardines de Uleta Hotela. Uleta, 1. 01007 VITORIA-GASTEIZ (Araba)
Ekainaren 19a, asteartea, Antsotegi Hotela. Altza Auzoa, 15. 48277 ETXEBARRIA (Bizkaia)
Izen-ematea:
Informazio gehiagorako: Alex Crespo,acrespo@spri.es Tel. 94 403 70 39