BASQUESKOLAk, tokiko emakume hautetsien sareak, Saharako emakume homologoak bisitatu ditu Euskal Fondoaren eskutik
- Euskadiko bost emakume alkate eta zinegotzik parte hartuko dute Tindufen Ahalduntze politikoari eta emakume gazteen aktibazio politikoari buruzko jardunaldietan
Apirilaren 27tik 29ra, Virginia Woolf Basqueskola sareko zenbait emakume hautetsi Tindufera (Aljeria) joango dira, Saharako emakume hautetsiekin topaketak egiteko. Bisita Euskal Fondoak eta Euskadiko Saharako Ordezkaritzak antolatu dute.
Basqueskolako bost kidek osatuko dute euskal ordezkaritzaren taldea eta Saharako lider politiko eta sozialekin batera III. Ahalduntze Politikoari buruzko Jardunaldietan parte hartuko dute, Smarako Emakumeen Etxean, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu kanpamentuetako 5 wilayetako (Lurralde) batean. Arratsaldez, berriz, bisita instituzionalak egingo dira, bertako eragile sozial zein politikoak eta hauen antolaketa gertutik ezagutzeko. Apirilak 27, 28 eta 29an egingo dira jardunaldiak eta arratsaldez, berriz, bisita instituzionalak egingo dira, bertako eragile sozial zein politikoak eta hauen antolaketa gertutik ezagutzeko.
Hauek izango dira Basqueskolako ordezkariak:
- Natividad Lopez de Muniain, Euskal Fondoko lehendakaria, Basqueskolako kidea eta EUDELeko Batzorde Eragilearen bokala.
- Amancay Villalba ,Vitoria-Gasteizko zinegotzia
- Angela Eguia, Gordexolako alkatea
- Carmen Díaz, Getxoko zinegotzia
- Veronica García, Urdulizeko zinegotzia
Basqueskola sarea euskal emakume alkateek eta zinegotziek zuzentzen eta koordinatzen dute, EUDELek eta Emakundek bultzatuta. 2023an sortu zen eta, ordutik hona, erreferentziako sarea da udaletan, emakume hautetsien berezko gune gisa, haiek ahalduntzeko eta politikan eragiteko. Nazioarteko bokazioarekin, Basqueskolak Europako eta munduko beste emakume hautetsi-sare batzuekin aliantzak egiteko lan egiten du eta aliantza horiek tokiko eremuan emakumeen ekintza politikoa indartzen laguntzen dute.
Aurrekariak
Basqueskolaren ibilbidea, antolaketa, lan ildoak eta erronkei buruz arituko dira Euskal ordezkariak eta ahalduntze politikoa ere izango dute mintzagai. Saharako emakumezko politikari eta ordezkari sozialekin gai hauen baitako esperientziak, bizipenak eta lan egiteko moduak partekatuko dituzte.
2022an egin zen lehen jardunaldia, Euskal Herriko emakumezko politikari eta ordezkari sozialek
Saharako kanpamenduak bisitatzean. Esperientzia honen ondoren, 2023an, Emakunde eta Eusko Jaurlaritzako Lankidetza Agentziarekin (eLankidetza) elkarlanean, Saharako ordezkarientzako Euskal Herrian astebeteko egitarau bat antolatu zen, non ahalduntze politikoa eta komunikazioari buruzko prestakuntza bat eta bisita instituzionalak burutu zituzten.
Bi urteko ibilbidea oinarri hartuta, hirugarren topaketa honen helburu nagusia esperientzia politikoak eta ahalduntze politikoari buruzko gogoetak elkar banatzea izango da, emakume gazteen aktibazio politikoa errazten duten faktoreetan azpimarra jarrita. Horrez gain, Euskal Herriko eta Saharako emakumeen arteko aliantzak indartzea eta etorkizunean berdintasuna eta
ahalduntzea oinarri izango dituzten proiektuak lantzen jarraitzea ere bilatuko da.