Eudel

Gaur astelehenean, Zumarragan euskal herri-erakunde guztien arteko prentsa-ohar bateratua egin da, azaroaren 25a -Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna- dela eta. Emakunde, Eudel eta hiru lurraldeetako Foru Aldundien ordezkariak egon dira, Urola-Garaia Mankomunitatearen izenean joandako Zumarraga eta Urretxuko Alkateekin batera.

Udalerri hauek Beldur Barik 2014 Topaketa antolatu dute hurrengo larunbaterako -azaroak 29-. Euskal gaztediaren urteroko topaketa honetan indarkeria matxistaren kontra sentsibilizatzeko jarduera-programa bat burutzeaz gain, neska eta mutilen arteko harremanetan berdintasunean eta errespetuan oinarritutako jarrerak sustatzen dira.

Ibon Uribe EUDELeko ordezkari eta Galdakaoko Alkateak Berdintasuneko tokiko politiken sustapenean tamaina txikiagoko udalerriek egindako ahalegina eta lana eta, zehatz-mehatz, gazteen artean indarkeria matxistaren prebentzioa nabarmendu ditu.

Ibon Uribek azpimarratu duenez, herri-erakunde guztiak Beldur Barik kanpainan inplikatuta daude. Herri-erakundeen arteko lankidetzak “maila askotako programa integral eta zeharkakoa” sustatzen du, horretan hezkuntza-alorreko lankidetza garatzen da, ikastetxeen eta Unibertsitatearen (EHU) bitartez, eta gizarte-sarearekin herrietan”.

Aurten Beldur Barik dinamikan 59 udalek eta 6 mankomunitatek parte hartu dute, hau da, guztira, 90 udalerri ibili dira programa honetan, herritarrentzat, baina batez ere, gazteentzat, prestatutako herri-mailako ekimenak garatzen. Ibon Uribek euskal herri-erakunde guztiei dei egin die Berdintasunaren alde partekatutako estrategian aurrera egiten jarraitzeko

Hortxe eragin behar da: desberdintasuna anplifikatzen duten faktore txikien identifikazioan, prebentzioaren arloan lan egin ahal izateko. Horretarako, gizartea sentsibilizatu behar da, batez ere pertsona gazteak; mutil eta neskarik gazteenak, alegia. Berdintasunak beharrezko lan-esparrua izaten jarraituko du, gizarte bidezko eta iraunkorraren funtsezko oinarria delako. Hala ulertzen dugu EUDEL osatzen dugun udalerriok.”-Ibon Uribe, Eudeleko Berdintasuneko ordezkaria

 

Informazio gehiago www.beldurbarik.org