Eudel

Berriak

Ebentuak

Azken berriak

Jasotzailea: Lurralde Historikoko udaletako alkateak

Antolatzaileak: Bizkaiko Foru Aldundia-EUDEL

Uztailaren 20ko bileran, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak 125/2016 Foru Dekretua onetsi zuen (BAO, 2016ko uztailaren 21ekoa); haren bidez, Bizkaiko Kontratazio Zentral Foralaren sorrera eta osaketa arautzen dira.

Foru Gobernuaren lehentasunezko jarduera bat da; Bizkaia Goazen 2030 estrategiaren barruan dago, eta haren helburua da Aldundiaren zein foru-erakundeen baliabide publikoak optimizatzea, bai eta Zentralari atxikitzen zaizkion lurraldeko gainerako toki-erakundeenak ere.

Erosketa-zentralak dira kontratuei buruzko legedian sektore publikoaren kontratazioa antolatzeko eta arrazionalizatzeko jasotzen diren tresnetako bat, eta dituen abantaila ekonomiko ugariez gainera abantaila administratiboak ere baditu zentralari atxikitako erakunde eta udalentzat zein haien hornitzaileentzat.

Abantailon artean hauek aipatu daitezke: Kostuak eta burokrazia administratiboa gutxitzea, gardentasun eta segurtasun handiagoa, baliabide telematikoak, elektronikoak eta informatikoak sustatzea, zerbitzuaren kalitatea maila hobetzea, etab.

Proiektu berri honek aldaketak ekarriko ditu bai obra, ondasun eta zerbitzuen kontratazioa artikulatzeko eta izapidetzeko moduan, bai kontratazioen beharrizanak planifikatzeko orduan.

Hori dela eta, gonbidapena egiten dizuegu 2016ko azaroaren 29an informazioa eskaintzeko, goizeko 9etatik 11etara, Foru Agiritegiko Ondare Aretoan (María Díaz de Haro kalea 11, 1. solairua, Bilbo) egingo dugun jardunaldira etortzeko. Bertan, zentralak nola funtzionatzen duen azalduko dizuegu eta alderdi hauen inguruan sor litezkeen zalantzak argituko dizkizuegu:

  • Zentralari atxikitzea eta hitzarmena sinatzea.
  • Esparru-akordioei atxikitzea eta, ondoren, haiek izapidetzea.
  • Hitzartutako esparru-akordioa adjudikatzea, formalizatzea eta betearaztea.