- 2014ko urrian egindako Etxegabeen zenbaketan partaide izan dira, hiru hiriburuez gain, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko beste zazpi udalerri. Zenbaketan partaide diren udalerri horiek guztiek EAEko biztanleriaren %55 osatzen dute.
- Zenbaketan partaide izan dira 780 boluntario, eta lankidetzan burutu dute Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak; hiru Foru Aldundiek; Barakaldo, Bilbo, Donostia, Getxo, Irun, Laudio, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko Udalek; eta Euskal Udalen Elkarteak (EUDEL).
- Bizitegi-bazterketa larria pairatzen duten pertsonen zenbaketa globalki berean mantendu arren, hazten ari da Donostian kalean lo egiten duten pertsonen zenbaketa, eta gutxitu egin da egoera hori bizi dutenen zenbaketa Gasteiz eta Bilbon.
- Guztira, 1.500 pertsona baino gehiagok erabiltzen dituzte Euskadiko bizitegi-bazterketa larrirako prest dauden baliabideak. Horiei gehitu behar zaizkie kalean edo beste leku batzuetan aurkitu diren beste 323 pertsona (autoak, gune publikoak, etab.).
2012an Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalek –hiru Foru Aldundiekin bat eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren lankidetzan– burutu zuten berauen udalerri propietan bizitegi-bazterketa larria pairatzen zuten pertsonen lehenengo zenbaketa, aurretik Bilboko Udalak eta Kale Gorrian Lan Taldeak garaturiko ekimenei jarraipena emanaz (horren partaide dira, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaz gain, zenbait gizarte-erakunde). 2014ko urrian berriz burutu zen etxegabeen zenbaketa bateratuaren esperientzia hori, eta ekimen horri heldu zioten ondorengo zazpi euskal udalerriek: Santurtzi, Sestao, Irun, Portugalete, Laudio, Getxo eta Barakaldo. Honela, zenbaketa burutu zen biztanle gehien dituzten hamar euskal udalerrietan, eta bertan bizi da gutxi gorabehera EAEko biztanleriaren %53.
Ondorengo helburu bikoitza du xede zenbaketa horrek: batetik, kuantifikatu nahi da bizitegi-bazterketa larria pairatzen duen pertsonen zenbaketa, horren neurri gisara gau zehatz bat hartuz (2014ko urriaren 29a); bestetik, ezagutu eta aztertu nahi da pertsona horien egoera eta ezaugarriak ondorengo arlo hauetan: egoera administratiboa, hezkuntza-maila, jarduera eta diru-sarrerak, gizarte- eta familia-harremanak, osasun-egoera, bizitegiaren ibilbidea, droga-kontsumoa, eta zerbitzu eta prestazio sozialen erabilera, eskaria eta balorazioa egitea. Azterlan honetako esparruan, kontuan hartzen dira bizitegi-bazterketa larria pairatzen duten ondorengo bi kolektibo desberdin hauek:
- Gau horretan zenbaketa egin zen hamar udalerrietan (Barakaldo, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Getxo, Irun, Laudio, Portugalete, Santurtzi eta Sestao) kalean lo egin zuten pertsonak.
- Gaua hiru lurraldeetako gizarte zerbitzu eta zentroetan igaro zuten pertsonak (bizitegi bazterketa pairatzen duten pertsonei laguntzen dieten zerbitzuak).
Emaitzen aurrepenaren arabera, bizitegi-bazterketa larria oairatzen duten 1.836 pertsona identifikatu dira zenbaketa horretan, eta horietatik 323 aurkitu zituzten kalean, eta 1.513 pertsonek ostatu hartu zuten gizarte-zerbitzuetako baliabideetan (aterpe, egoitza, etxebizitzak, etab.). 1.836 pertsona horietatik 297 (%16) identifikatu zituzten Araban, 904 Bizkaian (%49) eta 635 Gipuzkoan (%34).

