Eudel

Berriak

Azken orduko

Azken berriak

EUDELek elkarreragingarritasunari buruzko hitzarmena ezagutarazi nahi du. Udal ordezkari teknikoez osatutako Teknologia Berrien Batzordearen barruan Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailak herri erakundeen arteko lankidetzarako egindako lanaren ondorioz heldu da hitzarmen hori sinatzera.

Hitzarmen horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Euskal Udalen arteko datuak elkar trukatzeko nahiz informazio, administrazio eta kudeaketa elektronikoaren zerbitzuak elkarri eskaintzeko esparrua arautu eta ezartzen du. Gainera, Estatuko administraziotik eta estatuaren gainerako administrazioetatik datuak eskuratzeko bitartekaritza eskaintzen du.

Interesatuta baldin bazaude, udal bakoitzak Eusko Jaurlaritzarekin banan-banan eta zuzenean izenpetuko du honako hitzarmena.

Hitzarmena sinatzeko kontaktua:

Iñaki Osaba, Eusko Jaurlaritzaren proiektuaren arduraduna

i-osaba@ej-gv.es

T. 945 01 85 68

*Hitzarmena sinatzeko prozedura dakarren FITXA TEKNIKOA

Informazio gehiago:

Teknologia Berriei buruzko Batzordea

http://www.eudel.net/destacados/nntt/eu/

AGINDUA, 2014ko uztailaren 30ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Industrialak ez diren Eraikinetako Suteen Aurkako Babes Instalazioen Egiaztagiri-eredua.

Onartzea Industrialak ez diren Eraikinetako Suteen Aurkako Babes Instalazioen Egiaztagiri-eredua. Agindu honen eranskinean dago jasota.

Egiaztagiri-eredua web gune honetan egongo da eskuragarri: http://www.euskadi.net.

EUDELek eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Emakunderen parte-hartzearekin batera, Berdinbidean Bizkaia izenpean, 2011n Aholkularitza Zerbitzua abian jarri zuten tamaina txikiko Bizkaiko udalerrientzat, hain zuzen ere, 5.000 herritar baino gutxiago zutenentzat.

Jardueren diseinu eta gauzapena sustatzeko programa hau berdintasunaren aldeko tokiko berezko politikak gauzatzeko baliabide gutxien daukaten udalei zuzenduta dago. Berdinbidean Bizkaiaren bitartez, 2012-2013an jarduerak burutzeko eta konsultei erantzuteko programa bat burutu da. Haren edukia erantsitako txostenean zehaztuta dago.

Landutako arloak:

  • Genero zeharkakotasuna udaletan “Udaletan berdintasuna integratzen”
  • Prestakuntza tekniko-politikoa eta herritarren parte-hartzearen sustapena “Berdineskola”
  • Generoko ikuspegia kulturan eta kirolean (haurrak eta gazteak) “Kultura eta Kirola”
  • Jaietan berdintasuna ardatz “Jaietan berdintasuna lantzen”
  • Lankidetza eta esperientziak elkar trukatzea mankomunitateetan “Mankomunitateetatik lanean”
  • Hirigintza gizarteratzailea, debekatutako hiriaren mapak “Puntu beltzen mapa ezagutzen”

Jarduera guzti hauek osatzeko, udalerri txikientzako Emakunde-Eudel Jarduera Estrategikoen Plana eta ‘Virginia Woolf Basqueskola’ –tokiko emakume hautetsientzako kontaktatzeko eta prestakuntza jasotzeko sarea daude”.

 

Udalei tokiko berrikuntzarako erraminta baliagarriak eskaintzen jarraitzeko asmoz, atxikita doa eskuliburu berria, EUDEL-IVAPek bultzatutako 2014ko Zeharkako Prestakuntza Planari dagokiona.

Argitalpen honen lanketa honako taillerrean parte hartu zuten udal langileen ekarpen eta elkartrukeetatik sortu da: “Sarean eta elkarlanean lan egitea sektore publikoan: 2.0 delakoaren, hodei digitalaren artean, gardentasuna, parte-hartzea eta gobernu irekia“. Berau joan den maiatzean egin zen.

 

EHAAn argitaratzeko aurreikusitako data: abuztuak 25.

Deialdiaren helburua: Diruz lagundu daitezkeen 3 ildoren bitartez, 2014ko ekitaldian enpresa-proiektuen sustatzaileei emango zaizkien laguntza ekonomikoen oinarri arautzaileak ezartzea:

-. Enpresa-ideia bat garatzeko laguntzak.

-. Enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzak.

-. Enpresa-jarduera finkatzeko laguntzak.

Baliabide ekonomikoak: 1.500.000 € guztira.

Erakunde laguntzaileak: Enplegurako Eskualde Planak egiteko eta betearazteko laguntzen deialdian parte hartu duten udalerriek, udalerri taldeek, mankomunitateek, koadrilek nahiz horiei lotutako edo horien menpeko erakundeek izango dute pertsona onuradunei laguntza eta/edo aholkularitza (enpresa-ideia eta enpresa-proiektu berriak abian jartzea) emateko ardura.

2013-2015 aldian zenbait udalek parte hartu duten banakako laguntza emateko programa batean – urtebeteko iraupena duena-, xedea delarik beraien udalerrietan Herritarren Arretarako Zerbitzua diseinatzea, ezartzea eta garatzea.

Gaur arte, programaren bi deialdi egin dira: lehena, 5 udal parte-hartzaile eta 5 laguntzaile zituen talde pilotua (2013ko ek. – 2014ko ir.); bigarrena, duela gutxikoa, 6 parte-hartzaile berrirekin eta laguntzaile kopuru bera (2014ko ap. – 2015eko ots.).

Balorazioa. Ikus-entzunezko erreportajea

Beste udal batzuei zerbitzu mota hauen abantailen berri emateko asmoz, azken hilabetekotan ikus-entzunezko erreportajea burutu da lehenbiziko talde pilotuan parte hartu duten udalekin: Arrigorriaga, Ermua, Irun, Urnieta eta Zalla.

Udal hauek HAZ “aurreko eta osteko egoeraz” mintzo dira, zerbitzua ezarri zutenetik denbora joan denez gero eta orain garapenari lotutako hobekuntzetan sartuta daudelarik.

Banakako bideoen bitartez, udal bakoitzean bizi izandako abiltzen da, baita prozesuari berari buruzko balorazioa. Hori guztia zuzen-zuzen kontatzen dute bertako arduradun politiko eta teknikoek eta zerbitzuaren erabiltzaile diren herritarrek.

2011-2015 Ekintza Planean, EUDELek bere jarduneko lehentasuntzat hartu zuen Herritarren Arretarako Zerbitzua bultzatzea. Hala, esparru hori lan-ildo bihurtu da Eusko Jaurlaritzarekin egindako hurrengo Berrikuntza Hitzarmenetan (TBA-Tokiko Berrikuntza Agenda) eta EUDEL-IVAP arteko 2014ko Prestakuntza eta Laguntza Planean.

Hazkunderako, lehiakortasunerako eta eraginkortasunerako premiazko neurriak onartzen dituen uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretuak (2014ko uztailaren 5eko BOE), besteak beste, Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legea aldatu du, eta ia lege osoa indarrean sartzeko epea 2015eko uztailaren 15era atzeratu da. Beraz, denbora-tarte horretan aldaketaren bat gertatu ezean:

  • Gutxienez 2015eko uztailaren 15era arte, atzeratuta geratu da ezkontza zibilak soilik alkateen, zinegotzien edo beraiek eskuordetutako norbaiten ardurapean egotea.
  • Gutxienez 2015eko uztailaren 15era arte, atzeratuta geratu da ezkontza-espedientearen tramitazioa Udaleko Idazkaritzaren ardurapean egotea.
  • Erregistro Zibilaren funtzioak Jabetzaren eta Merkataritzaren erregistratzaileen ardurapean egon arte, idazpenak egitea, ziurtagiriak ematea eta Erregistro Zibilean egin beharreko gainerako ekintzak egitea une horretara arte Erregistro Zibilaren arduradunak diren epaile eta magistratuen ardurapean egongo da, gaur egun zerbitzu horiek ematen dituzten bulegoetan bertan.
  • Erregistro Zibilak ematen dituen zerbitzu publikoko prestazioen doakotasuna bere horretan mantenduko da.
  • 2015eko uztailaren 15etik aurrera, Erregistro Zibila Merkataritza Erregistroko bulegoetan aritzen diren Jabetzaren eta Merkataritzaren erregistratzaileen ardurapean egongo da, lurraldeka duten eskumenaren arabera.