2014an, Eudelek berritu egingo ditu Emakunderekin eta aldundiekin urtero sinatu ohi dituen lau lankidetza hitzarmenak. Hitzarmen horien bidez, udalerriei zuzendutako emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikei buruzko aholkularitza zerbitzuaren baitan programatutako ekintzak koordinatuko dira.
Arabako eta Bizkaiko udalerri txikiek laguntza espezifikoa jasoko dute aurrerantzean ere, ‘BERDINBIDEAN’ zerbitzuaren bidez. Foru aldundiek finantzatutako zerbitzua da, eta Emakundek hiru lurraldeetarako ematen dituen laguntzekin osatzen da haren finantzaketa.
EMAKUNDE-EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEAREKIKO HITZARMENA
Emakunderekin sinatutako urteko bi hitzarmenak berritu dira, berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren kontra toki administrazioek bideratzen dituzten programak eta zerbitzuak sustatzeko.
- BERDINSAREA hitzarmena, berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren kontrako Euskadiko udalerrien sarearen garapena helburu duena. 2014ko hitzarmenak jarraipena emango dio lehen aldiz 2005ean sinatutakoari.
Hitzarmen horren baitan, EUDELek 61.500 euroko ekarpena egingo du, idazkaritza teknikoaren gastuak estaltzeko, eta Emakundek, 52.400 eurokoa, programatutako jarduera eta proiektuak finantzatzeko. Lankidetza horren bidez, besteak beste, gazteen artean prebentzioa lantzeko Beldur Barik programa sustatuko da, bai eta tokiko emakume hautetsien Basqueskola eskola ere.
- Hiru lurraldeetako udalerri txikietan ekintzak gauzatzeko finantzaketa hitzarmena. Hitzarmen berriak jarraipena emango dio lehen aldiz 2011n sinatutakoari.
- Hitzarmen honen baitan, EUDELek 18.000 euroko ekarpena egingo du, laguntza teknikorako, eta Emakundek, 32.400 eurokoa, ekintzak gauzatzeko.
Emakunderekiko esparru hitzarmen horien baitan, halaber, EUDELen eta Arabako eta Bizkaiko foru aldundien arteko lankidetza ere definituko da, 5.000 biztanletik beherako udalerrien dinamizazio eta aholkularitzarako ‘BERDINBIDEAN’ zerbitzua garatzeko. 2014an, bestalde, bi herrialdeei dagozkien hitzarmenak ere berritu dira:
ARABAKO ETA BIZKAIKO BERDINBIDEAN HITZARMENAK
- Bizkaiko udalerri txikiak
Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailarekiko hitzarmena berritu da, udalerri txikiei zuzendutako emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politiken esparruko aholkularitza eta laguntza zerbitzuaren kudeaketari jarraipena emateko. 60.000 euroko inbertsioa egingo da, hain zuzen ere, honako helburu hauek betetzeko:
- Bizkaiko udalerri txikiei aukera ematea emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko diren politikak abian jartzeko
- Toki mailan hurbilartaztea erraztea, eta esperientzien trukea, koordinazioa eta jarduerak elkarrekin egitea udal eta/edo udal taldeen mailan.
- Bere jarduera koordinatzea Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusiak abian jartzen dituen beste ekimen batzuekin, udalerri eta eskualdeetan antzemandako beharrizanen arabera.
- Arabako udalerri txikiak
Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailarekiko hitzarmena, Arabako udalerri txikiei zuzendutako emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politiken esparruko aholkularitza eta laguntza zerbitzuaren kudeaketari jarraipena emateko. Hauek izango dira hitzarmenaren xedeak: ekimenak abian jartzea, elkarlana sustatzea, eta koadrilen, udalen eta Aldundiaren arteko ekintzak koordinatzea eta esperientziak trukatzea.
2014ko plangintzak 30.000 euroko inbertsioa barne hartzen du, honako helburu hauek lortzeko:
- Udalerri txikiei laguntza eskaintzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko ekimenak abian jartzeko.
- Udalerriei eta kuadrillen arteko elkarlana sustatzea berdintasunaren arloan, bai eta esperientzien trukea ere.
- Udalerrien eta kuadrillen ekintzak Arabako Foru Aldundiaren berdintasun politikekin koordinatzea.