Lana Bultzatzeko Tokiko Jardueretarako diru-laguntzen deialdiak EHAAn argitaratzea daudela eta, Euskadiko Toki Erakundeetako kargu publikoak eta teknikariak informazio-jardunaldi bat antolatu dute EUDELek eta Lanbidek gaur goizean, ekainak 16.
EUDELen aldetik, Sestaoko alkatea Josu Bergara egon da. Bera arduratu da jardunaldia irekitzeaz, 2013ko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Herri Erakundeen arteko Hitzarmenaren barruan kokatuta. Hitzarmen honen bidez, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta EUDELek inbertsio publikoa azeleratzeko eta lana suspertzeko plan bereziak abian jartzeko konpromisoa hartu zuten.
Lanbideko Lan Berrikuntzako Zuzendaria Lana zuzendariak, Gotzone Sagurdui, bertatik bertara azaldu ditu Laguntzei buruzko Agindu berriaren edukia zein berrikuntzarik garrantzitsuenak eta, azalpena amaitutakoan, udal ordezkarien galderak.
EUDELeko ordezkaria, Josu Bergarak enplegu-arloko herri-erakundeen arteko lankidetza indartzen jarraitu behar dela nabarmendu du, izan ere, hura da Enplegua Suspertzeko 2013-2016 Programaren barruko printzipio estrategikoetariko bat: “Gure udalerrietan enplegua sustatzea eta sortzea guztion helburua da, beste edozeren gainetik. Arreta nagusia Lanbideko zerrendetan dauden gure herritarrengan jarri behar dugu.”
Diru kopurua: 21.000.000 euro (11.000.000 euro 2016ko aurrekontuan, eta 10.000.000 euro 2017ko aurrekontuan)
- 15.000.000 euroko finantzaketa izango dute 1. eta 2. motako ekintzek.
- 5.000.000 euroko finantzaketa izango dute 3. motako ekintzek, langabeziak gogorren jotako eskualdeetara eta udalerrietara bideratuta daudenek.
- 1.000.000 euroko finantzaketa izango dute 4. motako ekintzek.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak
1. MOTA.- Enplegua sustatzea.
2. MOTA.– Kontrataziorako laguntzak
3. MOTA.- Enplegua sortzen laguntzen duten toki-garapenerako beste ekintza batzuk
4. MOTA. – Proiektu estrategikoak.
*Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzeko eskabideak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira (III. eta IV. eranskinak), eta honako toki hauetan eskuratu ahal izango da hori: http://www.lanbide.euskadi.eus webgunean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu zentraletan, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lurraldeetako enplegu-bulegoetan.
**Eskaerak aurkezteko epea hau izango da:
–. 1. motako (Enplegua sustatzea), 2. motako (Kontrataziorako laguntzak) eta 3. motako (Enplegu-sorreran eragina duten toki-garapeneko beste ekintza batzuk) jarduketetarako: hilabete bat, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
–. 4. motako (Proiektu estrategikoak) jarduketetarako, epea irekita egongo da 2016ko urriaren 31ra.
Laguntzen Deialdia EHAA (16/06/16): https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2016002603