EUDELek, hiru Foru Aldundiekin eta HAEErekin lankidetzan, sustatutako 2013ko prestakuntza-planaren barruan, aurten hainbat tailer praktiko gauzatu dira udal kudeaketaren alorretan proiektuak abian ipini ahal izateko.
Berrikuntzaren alorrean prozedura administratiboei buruzko gidaliburuak prestatzera zuzendutako tailerra antolatu da. Parte-hartzaile taldearen ekarpenen ondorioz, herritarrei dagozkien izapideak berrikusteko nahiz errazteko eta gidaliburu batean modu sistematikoan jasotzeko 10 gomendio bildu dira.
Honako argitalpena EUDEL eta IVAPeko webguneetan eskuratu daiteke, udalei gida eta tresna erabilgarriak zein kudeatzeko laguntza eskaintzeko asmoz.
Zer da prozeduren gidaliburua?
Udal baten prozedura administratiboen Gidaliburua modu antolatu eta sistematikoan prozedura administratibo bakoitzari buruzko oinarrizko informazioa batzen duena da: Bere esanahia, nork eskatu dezakeen, ekarri beharreko agiriak, izapidetzeko bideak, ondoriozko obligazio ekonomikoak, tramitatzeko epea, eta oinarria ematen dion lege-esparrua eta, hala badagokio, horiek betetzeko behar diren agiri-ereduak.