EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak irmoki gaitzetsi eta arbuiatzen ditu Berrizen emakume batek bikotekidearen eskutik jasandako erasoa eta Xixonen bi emakumek (bat, Bergarakoa) jasandako sexu-erasoa. EUDELek elkartasuna helarazi nahi die biktimei, haien familiei eta inguruko pertsonei.
EUDELek gogorarazten du erasoek eta heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da. Emakumeenganako indarkeria era guztietan (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.
EUDELek babestu egiten ditu Berriz eta Bergarako udalek egin dituzten gaitzespen-adierazpenak, eta eraso horiek gaitzesteko antolatuko diren ekitaldi guztiekin bat egingo du, esate baterako, gaur arratsalderako Berrizko Udalak deitu duen kontzentrazioarekin. 19:00etan izango da, Urtiaga plazan.
2021eko uztailak 27.