Ikaskuntza, Komunitatea eta Tokiko Politika.
Ekainak 25, Osteguna. Kultur Leioan. 9.30etatik – 18.30ak arte.
Pertsona (eta bere ikaskuntza) zainduz, talde-hazkuntza (eta taldea) ekarriko dituzten harreman estiloak, egiturak eta jolas-arauak bilatuz osatu zen, orain dela bi urte HerriLaborategia: Komunitatea IkasIngurune gisan sustatu, esperientziak saretu eta norabide honetan jardungo duten politiken garapena laguntzeko.
Hartarako, antolaketak gonbidatzen gaitu Ekainaren 25eko Jardunaldira eta 26, 27 eta 28an izango dugun tailerrera.
| JARDUNALDIA Ekainak 25 Herritarregandik, enpresa mundutik, hezkuntzatik…Ikaskuntza eta Komunitatea, eta elkarrekin hazteko bide ezberdinak urratzen ari diren esperientziak eta ikuspuntuak. |
IKASTAROA Ekainak 26-28 HaurrenHiria proiektua eta komunitatea ikas ingurune gisa lantzeko oinarrizko kontzeptuak eta praktiken inguruan hausnartzeko tailerra izango dugu Francesco Tonucci, Antonella Prisco eta Solasgunerekin. |
Lotura honetan irakur dezakezu informazio osoa, edo deitu zalantzarik gabe ezer argitu behar baduzu (94.4209488 Innobasque).
Izen Ematea: evenbrite
Informazio gehiago: info@herrilaborategia.org // 94.4209488 (Innobasque)
Ekainaren 25eko Jardunaldiaren PROGRAMA
Hauxe da osotu dugun egitaraua (Lotura honetan eskuragarri):
9:30H – 12.00 Aurkezpena eta IKUSPUNTU ANITZAK:
Ongietorria Mari Carmen Urbieta (Leioako Udala)*
– Abusu Sarea (eskola eta auzo esperientzia)
– Bizitoki (eskola eredua eta komunitatea)
– Hirikilabs (makers eta herritarren ikaskuntza)
– Zerbikas (ikaskuntza eta zerbitzua)*
– Wikitoki (kolaborazio erlazioak eta praktikak)*
Laguntzailea: Gurutze Ezkurdia. Euskal Herriko Unibertsitatea.
12:00H. – 12:30H. Atsedena.
12:30H. – 14:00H. HITZALDIAK:
– Jara Rocha “Herri-tar antolaketa aukerak, ezagutza, ongizatea eta prokomuna” *
– Ponente por confirmar “Pertsona eta komunitateen hazkuntzarako harreman estilo berriak” *
Eta ondorengo ELKARRIZKETA
Laguntzailea: Eukene Fernandez. Solasgune.
14:00H. – 15:00H. Bazkalordua.
15:00H. – 17:00H. HERRIAK SARETZEN.
– Leioa (Herrigune IkasKomunitatea)
– Bergara (Elkarlana Sarean)
– Tolosa (Zeharkotasuna)
– Berriz (Eragileen koordinazioa)
– Arartekoa (Umeen Kontseilua)
Laguntzailea: Enrique Arce. Berritzegune Leioa.
17:00H. – 18:30H. HITZALDIAK:
– Jokin Bildarratz. “Politika Komunitatearen zerbitzura”*
– Francesco Tonucci “Politika egin umeen begiradaz” *
Eta ondorengo ELKARRIZKETA
Laguntzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
18:30H. AMAIERA: Gotzon Bernaola (Innobasque)
* Gazteleraz. Jardunaldian euskeratik gaztelerara aldibereko itzulpena izango da.