2021eko uztailaren 8a. Lehendakariaren Dekretu berria indarrean sartu eta EUDELen Batzorde Eragilea bildu den honetan, Gorka Urtaran alkateak eta LABIko kideak honako mezu hauek helarazi dizkie gaur goizean, Gasteizko bileraren ondoren, komunikabideei:
Gorka Urtaran, EUDELeko Elkarteburuaren adierazpena
- “Euskal alkate guztiok oso kezkatuta gaude kutsatze kopuruak gora egiten duelako. Udalek neurriak hartuko ditugu orain arte hartu izan ditugun bezala; baina, alkateek ezin dugu herritar bakoitzaren atzetik udaltzain bat jarri. Horregatik diogu neurririk eraginkorrena erantzukizun kolektiboa eta indibiduala bermatzea dela; eta horixe da euskal alkateok herritar guztiei helarazi nahi diegun mezua.
- Udalek helarazi nahi dugun mezua honakoa da: pixka bat gehiago behar dugu, Euskadi; pixka bat gehiago! Ia-ia egina dugu, helmuga ikusten dugu, hor dago, oso gertu. Eta, beraz, ez dezagun hutsik egin helmuga zeharkatu aurretik. Erantzukizuna behar dugu, maskara erabiltzeko, pilaketak saihesteko, ospakizun masiboak ekiditeko… oso gutxi falta zaigulako.
- Deia egiten dugu erantzukizun indibiduala eta kolektiboa Talde immunitatea oso gertu dago, itxaron dezagun talde immunitate hori lortzeko eta gero izango dugu aukera ospakizun masiboak eta beste gauza batzuk egiteko.