Donostian, 2016eko maiatzak 19. EUDELeko elkarteburua Imanol Landak Herri Administrazioetako kudeaketa Aurreratuari buruzko VI. Biltzarrako inaugurazio-ekitaldian parte hartu du, gaur, Donostiako Kursaal Jauregian. Biltzarra Euskal Erakunde Publikoak Bikaitasunerantz, QEPEAk antolatuta dago eta maiatzak 19 eta 20 egunetan ospatuko du.
Gaur ostegunean izan da inaugurazio ekitaldia, 9:00etan, euskal erakundeetako hainbat ordezkari bertan izan direlarik, hala nola Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Eneko Goia Donostiako alkatea, eta Imanol Landa EUDELeko elkarteburua. Itxiera ekitaldia eta sari banaketa, berriz, ostiralean izango dira, Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik.
“Une liluragarria bizi dugu. Herri erakundeek aurre egiten diegu aldaketa sakon eta konplexuei, herritarrekiko elkarlan estuagoa eskatzen baitute.”
“Gardentasuna, parte-hartzea eta, batez ere, etika eta osotasun publikoa dira Gobernantza onaren balioak, gaur egun gure kudeaketa publikoa bideratzeko balioak. “
Imanol Landa, Getxoko alkatea eta EUDELeko elkarteburua.
Q-Epea VI. Biltzarra
Administrazio Publikoen Kudeaketa Aurreratuari buruzko Biltzarrak, Q-Epeak-ek, bere VI. edizioa Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Ostegunen eta ostiralean, kudeaketa-arlo ezberdinetako erreferentziazko profesionalek esparru publikoan kudeaketa aurreratua indartzeko gakoak eskainiko dituzte.
Sektore publikoan egunerokotasun osoa duten gaiak landuko dira: lidergoa, gardentasuna, berrikuntza, talde-lana eta komunikazioa, sormena, sare sozialen erabilera, etab. Gai hauen inguruko erronkei aurre egiteko gakoak, eta hainbat erakundek garatutako praktika onak aurkeztuko dira.
Jardunaldian zehar, zona handiko profesionalak arituko dira hizlari. Horien artean egongo dira, besteak beste, Brendan Spillane, nazioarteko aitorpena lortu duen hizlari eta ‘coach’ exekutiboa; Ester Arizmendi, Gardentasuneko eta Gobernu Oneko Kontseiluko Lehendakaria; Dolors Reig, Carlos Fernandez Guerra eta Verónica del Carpio sare sozialetako aditu eta komunikatzaileak; Xavier Marcet berrikuntza estrategikoaren arloko aholkulari eta hizlaria; eta Viktor Küppers, motibaziorako prestakuntzan eta komunikazioan aditua.
Estatu osoko erakunde publiko eta pribatuak elkartu ohi dira Q-epean: Udalak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritza, enpresa publikoak, aholkularitzak, hezkuntzako profesionalak, etab.
Informazio gehiago hurrengo esteka honetan: http://www.qepea.eus/congreso2016/eu/

