Eudel

“Udal Politika 2019-2023 eta Euskadiko Toki Erakundeen Legeari buruzko garapena” argitalpena EUDELek argitaratuta eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuta dago, batez ere, EAEko toki erakundeetako arduradun politikoei dago zuzenduta. Tresna eraginkorra eta praktikoa izan nahi du, 2019-2023 agintaldiko erronkei aurre egiteko orduan, Euskadiko Toki Erakundeen Legea (ETEL) finkatzen den bitartean.

Liburu honen orrietan, xehetasunez aztertzen dira tokiko politikarekin eta udalekin –erakunde estrategikoak diren aldetik– zerikusia duten hainbat gai: tokiko udal hautetsien estatutua, udal gobernantza ona (osotasun instituzionala, gardentasuna, herritarren parte-hartzea) eta berdintasun-politikak, besteak beste. Halaber, udal funtzionamendu egokiaren funtsezko alderdiak lantzen dira; esate baterako, kudeaketa ekonomiko-finantzarioarekin lotutako arloak; kontratazio publikoa; administrazioaren berrikuntza, digitalizazioa eta sinplifikazioa, eta datuen babesa.

Liburua sortzen tokiko eremua ondo ezagutzen duten egile ospetsuak aritu dira, adibidez, honako hauek: Rafael Jiménez Asensio (koordinatzaile ere aritu da), Alfredo Barrio, Mª Concepción Campos Acuña, Fermín Cerezo, Enrique Orduña eta Manuel Zafra.

Liburua, euskarri digitalean, www.eudel.eus webgunean dago eskuragarri.

LIBURUA JEITSI

LIBURUA IKUSI