EUDEL-ek eta Segurtasun sailak lehenengo lan bilera egin dute duela gutxi sinatutako lankidetza-hitzarmena lantzen hasteko. Batzarraren helburua ahaleginak koordinatzea, esperientziak partekatzea eta estrategia bateratuak diseinatzea da beti ere, akordioak biltzen dituen helburuak betetzeko bidean.
Otsailean Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arteko lankidetza-hitzarmen berria onartu zen polizien lankidetza eta koordinazioa indartzeko. Akordio horrek 2018an sinatutakoa ordezkatu du, eta elkarlanerako mekanismoak eguneratzeko beharrari erantzuten dio, arau-aldaketetara eta azken urteetan hartutako esperientziara egokituta.
Esther Apraiz EUDELeko elkarteburua eta Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua izan dira bileraren buru eta besteak beste EUDEL eta Udaltzaingoen ordezkariek parte hartu dute Segurtasun saileko Segurtasuna koordinatzeko zuzendaritzako kideekin batera. Bilera honekin EUDELek eta Eusko Jaurlaritzak berretsi dute, polizia-mailako lankidetza eta elkarlana etengabe hobetuz, segurtasun publikoa hobetzeko konpromisoa, euskal herritarrei zerbitzu eraginkorragoa eta koordinatuagoa eskaintzeko.