2022ko martxoaren 5a. EUDEL bat egin du tokiko eremuari zuzendutako ekimenarekin, Ukrainako herriari udal-gobernuen babesa eta elkartasuna helarazteko. Euskadiko Udalen Elkarteak dei egiten die udalei datorren asteazkenean, martxoak 9, 12: 00etan bost minutuko elkarretaratze isila egin dezaten udaletxearen aurrean edo udalerri bakoitzeko ohiko lekuan ekitaldi horiek egiteko.
Proposamenaren helburua da toki entitateek Errusiak Ukraina inbaditzeari eta horrek eragiten duen sufrimendu eta suntsipenari, eta milioika pertsonen behartutako exodoari uko egitea.
Euskal Udalherriak harrerarako prest
Atzo, ostirala, Gorka Urtaran EUDELeko elkarteburuak euskal udalen banatutako konpromezua adierazi zuen “Ukrainarekin gaude”. Urtaranek nabarmendu duenez, “euskal herritarrak eredu ari dira izaten ukrainar komunitatearekiko elkartasunaren eta babesaren arloan, eta udalok, ahal den neurrian, euskal gizartearen mailan egon nahi dugu. Gure babes osoa emango diegu Ukrainari eta basakeria horretatik ihesi dabiltzan errefuxiatuei”.
EUDEL, EAEko Udal eta Mankomunitateekin lankidetzan, eskuragarri dauden harrera-baliabideak eta -lekuak identifikatzen hasi da (etxebizitzak, aterpetxeak eta mota guztietako zentroak), Errusiatik Ukrainara egindako inbasioaren ondorioz etxea uztera behartuta dauden pertsonei eta haien familiei ahalik eta arreta onena eskaintzeko.
Euskal erakunde guztiak koordinatuta ari dira lanean, Euskadira irits daitekeen ukrainar komunitateari laguntza eraginkorra, ordenatua, segurua eta baldintza duinetan emateko.
Udalen baliabideei buruz jasotzeko informazioa:
- Baliabide-motak: pisuak, aterpetxeak, zentroak (seminarioak, egoitzak, bizitegi-guneak/aisialdiko bizitegi-guneak…), abegi-familiak.
- Baliabidearen plaza-kopurua.
- Egokitzapena: hornidurak, altzariak, sukaldea, komuna, Internet, irisgarritasuna.
- Baliabide materialak (elikadura, arropa, higiene-kitak) eta giza baliabideak (langile espezializatuak, edo zentroa kudeatzekoak).
- Kokapena: urbanoa, landa-ingurunekoa, garraio publikoa, udalerrian dauden ukrainar biztanleen eta komunitateen kopurua.