- Berdinsarea, gaur Tenerifeko Adejen egindako Generoko Berdintasunaren aldeko Jardunaldiaren aztergaia izan da, hurrengo izenburupean: “Sareak Eraikitzea lan-tresna gisa”.
- Gaur egun, Euskadiko 59 udalerri sareari atxikita daude, hau da, Euskadiko biztanleriaren %75a. Hurrengo urteetan tamaina erdi eta txikiko udalerrietara zabaltzeko asmoa dago.
Bilbon, 2013ko urriaren 9an. ‘Berdinsarea’ Berdintasunaren aldeko Euskadiko udalen Sarea da eta EUDELek koordinatzen du. Gaur aurkeztu dute aztergai Tenerifeko Eskualdeetako Sareko udalerrien elkarteak antolatutako jardunaldian “La Construcción de Redes como Instrumento de trabajo (Sareak Eraikitzea Lan-tresna gisa) izenburupean.
Ibon Uribe, EUDELeko Batzorde Betearazlearen Berdintasuneko ordezkariak Euskadin Berdintasuna sustatzeko asmoz, burututako ekintza propioak eta beste herri-erakunde batzuekin egindako estrategia bateratuak sustatzeko, Euskadiko udalerriek izandako konpromiso politikoaren ibilbide luzea nabarmendu du. Ahalegin guzti hauek Berdinsareak koordinatzen ditu, Ibon Uriberen esanetan: “Sare honen bitartez, berdintasun alorreko ekintza politikoari ekiteko Euskadik espazio handia sortu zuen”. Indarkeriaren emakume biktimei atentzioa emateko protokoloak, planak edo berdintasuneko ordenantzak bezalako hain tresna garrantzitsuak dituzten udalerriak ugaltzeko balio izan du.”
EUDELeko Berdintasuneko ordezkariak Berdinsarea bezalako espazioek baliabide gutxiago duten udalei eskaintzen dien aukera ere aipatu du. Ibon Uribek gogorarazi duenez, “aukera-kostua, hau da, ezer ez egitearen kostua ere kontuan hartu behar da”. “Gainera, kostu gehigarririk gabeko ekintzak ezarri daitezke, esate baterako, mainstreaminga, zeharkakotasuna … Sail bakoitzeko politiketan (gazteria, ingurumena, euskara, hirigintza …) berdintasuna kontuan hartuta, ekintza ugari egin daitezke.”
