Gaur goizean, Bilboko EUDELeko egoitzan izan da “Kontratu eta gastu txikiak, eta zerbitzu eta horniduretako prestazio errepikatuak” jardunaldia. Ekitaldia aurrez aurre eta telematikoki (webinar formatuaren bidez) jarraitu ahal izan da eta 250 pertsona inguruk parte hartu dute, gehienak, euskal udaletako Idazkaritza, Kontuhartzailetza eta Kontratazio alorretako arduradunak.
Tokiko erakundeentzat funtsezkoa den gai horretan sakontzeko, kontratazio publikoan aditua den Miguel García Rescalvo hizlari aritu da.
Jardunaldiak gaiaren aplikazio praktikoa, kutxa finkoko aurrerakinak, justifikatu beharreko ordainketak, kontratu txikiak eta esparru-akordioak bezalako gaiak jorratu ditu. Adibide eta kasu zehatzen bidez, kontratazio publikoaren kudeaketan ohikoenak diren alderdiei irtenbideak eskaini dira. Hori guztia indarrean dagoen legerian oinarrituta eta eraginkortasunaren, efizientziaren, sinplifikazioaren eta bizkortasunaren ikuspegitik.
Saio honen bidez, toki-erakundeetan ohikoak diren gaiak eta zalantzak argitu nahi izan dira, eta, erreferentzia-eredu gisa, EUDELek Gidaliburu Operatibo bat eta administrazio-klausula partikularren eskuliburu-eredu bat jarri ditu udalen eskura, enpresa hornitzaile bat hautatzeko esparru-akordio baten oinarri gisa balio duelarik.
Erabilitako dokumentazioa: