
Aurten ere, EUDELek Euskaraldiarekin bat egin du eta herritarrei, erakundeei eta tokiko eragileei euskararen erabilera sustatzeko deia egin die udalei, maiatzaren 15etik 25era egingo den edizio berri honetan erakunde gisa aktiboki parte har dezaten.
Euskararekin duen konpromiso sendotik, eta euskal udalerrietan “euskararen erabilera normalizatzeko eta sustatzeko” misioarekin bat etorriz, EUDELek bat egin du berriro Euskaraldiarekin, erakunde gisa izena emanez.
Gainera, ekimen hau Elkartearen aurtengo Ekintza Ardatzetan txertatzen da, eta EUDELeko Batzorde Eragileak bultzatutako Euskara Planarekin bat dator, erakundearen barnean eta bere jarduera guztietan hizkuntza-ohiturak eraldatu eta finkatzeko.
Esther Apraiz EUDELeko elkarteburuaren mezua:
“Euskara euskal komunitatea biltzeko bide nagusietako bat da. Horrexegatik, EUDELen bat egiten dugu euskararekin; ondare linguistiko edo kulturala ezezik, gure gizarte- kohesiorako eta gure etorkizuna eraikitzeko tresna baliagarria ere badelako.
Euskararen erabilera sustatzeko ahalegina egingo dugu: herriz herri, udaletan, kaleetan, lanean, lagun artean…edonon.
Guztion ilusioa eta elkarlana izango du Euskaraldiak.”