Bilbon, 2023ko abenduaren 14an. Joan den azaroaren 27an, Jose Antonio Santanok Irungo alkatetzari uko egin ondoren, Portugaleteko alkate Mikel Torresek hartuko du aurrerantzean EUDELeko elkarteburuorde kargua, Esther Apraiz Derioko alkatea buru dela, eta Azpeitiko alkate eta elkarteburuorde Nagore Alkortarekin batera.
Mikel Torres Batzorde Eragileko bokala izan da 2011tik, eta, bere ordez, Cristina Laborda Irungo alkatea sartu da EUDELen gobernuan.
Batzorde Eragilea Euskadiko Udalen Elkartearen gobernu-organoa da, eta guztira hamabost tokiko hautetsik osatzen dute, hiru lurralde historikoetako udalen ordezkari gisa. EUDELeko 2023-2027 aldirako gobernu-organoak 2023ko irailaren 19an Donostian egindako Batzar Orokorrean aukeratu ziren.
EUDELeko Batzorde Eragilea 2023-2027
Elkarteburua: Esther Apraiz Fernández la Peña, Derioko alkatea
Elkarteburuordea: Nagore Alkorta Elorza, Azpeitiko alkatea
Elkarteburuordea: Mikel Torres Lorenzo, Portugaleteko alkatea
Bokalak :
Erlantz Urresti Olasagaste, Maruri-Jatabeko alkatea
Maialen Gurrutxaga Uranga, Elgoibarko alkatea
Jon Luqui Albisua, Urretxuko alkatea
Natividad López de Munain, Burgeluko alkatea
Txerra Molinuevo Laña, Amurrioko alkatea
Iñigo Hernando Arriandiaga, Galdakaoko alkatea
Txelo Auzmendi Jimenez, Asparreneko alkatea
Xabier Lertxundi Asteasuinzarra, Hernaniko alkatea
Eneritz Azpitarte Aranzabal, Zaldibarko alkatea
Izaro Elorza Arregi, Oñatiko alkatea
Cristina Laborda Albolea, Irungo alkatea
Joseba Andoni Zorrilla Ruiz, Zallako 1. alkateordea