EUDELek irmoki gaitzesten du neskato baten hilketa, gaur goizaldean Bilbon bere aitak eraildua, agertutako zantzuen arabera indarkeria bikarioaren biktima izan daiteke. EUDELek babesa adierazi dio amari, biktima ere baita, eta elkartasuna helarazten die familiari eta haien gertuko pertsonei.
EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.
Emakumeenganako indarkeria (psikologi-koa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.
EUDELek parte hartuko du Bilboko Udalak antolatutako elkarretaratzean. Gaur, ostirala, 12:00etan izango da udaletxeko eskaileretan. Euskadiko Udalen Elkarteak bat egiten du antola litezkeen gaitzespen-ekimen guztiekin.
2025eko maiatzaren 30ean.