Zirkular honen bitartez, jarraipena ematen zaio EUDELen Arabako Lurralde Batzordeak hartutako erabakiari. Aipatutako erabakiaren bidez, Arabako udalei hainbat ekintza-esparrutan eragin zuzena duten araudi berriei buruzko informazioa ematea adostu zen.
Zentzu horretan, EUDELek, Arabako Lurralde Batzordearen bitartez, modu aktiboan egin du lan Arabako Toki Administrazioaren eta Finantzen Lurralde Batzordean nahiz Batzar Nagusietan, tokiko interesak babesteko beharrezkoak diren akordioak lortu ahal izateko.
Ezagutzera emango diren arau-arloko berrikuntzak Batzar Nagusietan onartu dira.
1.- Subvenciones revocadas en el Plan Foral Obras y Servicios (PFOS) por importe de 12.014.791,24 €.
1- Obra eta Zerbitzuen Foru Planean (OZFP) atzera botatako diru-laguntzak, 12.014.791,24 €-ko zenbatekoan.
2011ko ekitaldian, Arabako Foru Aldundiak atzera bota zituen Obra eta Zerbitzuen Foru Planean tokiko erakundeei aldez aurretik emandako diru-laguntzen 71 espediente. Atzera botatako diru-laguntzen kopuruak 12 milioi euroak gainditzen zituen, eta Aldundiak bere aurrekontu orokorrean sartu zuen zenbateko hori.
EUDELek beti defendatu izan du funts horiek hitzartutako zergen udal partaidetzatik datozela, eta, beraz, tokiko erakundeenak direla ulertu beharko litzatekeela eta beraien artean banatu beharko liratekeela.
Ondorioz, Arabako Batzar Nagusiek tokiko erakundeei egindako aparteko ekarpenari buruzko azaroaren 27ko 34/2013 Foru Araua (I. eranskina) onartu dute; bertan jasotzen denez, 2014, 2015, 2016 eta 2017. urteetan, Arabako tokiko erakundeek, Vitoria-Gasteizko Udalak salbu, 3.003.697,81 euroko aparteko ekarpena jasoko dute urtero Arabako Foru Aldunditik.
2- Arabako Lurralde Historikoko katastro higiezinaren osaketa, kontserbazio, berrikuspen eta beste funtzio batzuen kostuaren banaketa.
1998tik, Arabako udalek katastro higiezina mantentzeko kostuaren %50 hartzen dute euren gain. Alabaina, Arabako Lurralde Historikoko katastro higiezinen osaketa, kontserbazioa, berrikuspena eta horren inguruko beste funtzio batzuk Foru Aldundiari dagozkio modu esklusiboan; beraz, EUDELek defendatu izan du kostua Arabako Foru Aldundiak hartu behar duela bere gain oso-osorik.
Hori dela-eta, martxoan, EUDELek Arabako Lurralde Batzordean hartutako akordioa bidali zien Batzar Nagusietako taldeei, Arabako Batzar Nagusietako lehendakariari eta ATAFLKen presidenteari (Arabako Toki Administrazioaren eta Finantzen Lurralde Kontseilua). Akordio horren bitartez, udalak Foru eskumenekoa den kostu baten kargu egitera derrigortzen dituen Xedapen arauemailea bertan behera uzteko eskaera egin zen, Arabako Batzar Nagusietan hasiera eman dakion arauaren aldaketaren
tramitazioari.
Aurreko lerroaldean aipatutako ekimenaren ondorioz, azaroaren 27ko 35/2013 Foru Araua (II. eranskina) onartu da Batzar Nagusietan. Foru Arau horrek udalak kostuaren ehuneko 50 beren gain hartzera behartzen dituen Ondasun higiezinen gaineko zergaren 42/1989 Foru Arauaren hirugarren xedapen gehigarria aldatzen du. Modu horretan, prestakuntza, kontserbazio, berrikuspen eta higiezinen katastroari lotutako bestelako funtzioen lanen kostuak Arabako Foru Aldundiak ordainduko ditu osorik 2017. urtetik aurrera. Data hori arte, aipatutako zenbatekoa Arabako Foru Aldundiak eta udalek ordainduko dute, honako ehunekoei jarraiki:
2014. urtea: ehuneko 70 Aldundiak – ehuneko 30 udalek
2015. urtea: ehuneko 80 Aldundiak – ehuneko 20 udalek
2016. urtea: ehuneko 90 Aldundiak – ehuneko 10 udalek
2017. urtea: ehuneko 100 Aldundiak.
3.- Opor Fiskalen banaketa (Estatuaren laguntzak)
2012an berreskuratutako opor fiskalei (229 milioi euro) dagokienez, Batzar Nagusiek Foru Arauaren Proposamena onartu zuten:
- 2013ko ekitaldian, 24,7 milioi euro gehigarri ordaintzea tokiko erakundeei TEFFFen banaketari dagokionez (2013ko ekitaldirako, TEFFFen %14,5), apirileko, uztaileko eta urriko konturako ordainketekin batera. Zenbateko hori Lurraldeko baliabide eskuragarrien %52,3ko partaidetzari dagokio.
- Lurraldeko Baliabide Eskuragarrien %3,7ko ekarpena banatzea, 2013ko ekitaldiko Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuaren 2014ko ekitaldirako konpromiso-kredituaren bitartez, 2013ko aurrekontu-luzapenaren neurri osagarrien apirilaren 22ko 16/2013 Foru Arauaren bitartez onartuta, “Obra eta Laguntza Zerbitzuen Estatuko Foru Planaren Ezohiko Finantziazioa” egiteko 1.749.930 euroan. Konpromiso-kreditua, 2014. urterako aurrekontu orokorreko partida batean identifikatu dena, baita abenduaren 13ko 39/2013 Foru Arauaren bitartez ere, 5. artikuluaren 4. paragrafoan Arabako tokiko erakundeen Lanen Foru Planari (FEFO) atxikitako lanak finantzatzeko Ezohiko Funtsaren finantzazuzkiduraren zati bat aipatutako konpromiso-kredituaren kontura dela aitortzen duena.
2013an berreskuratutako opor fiskalei (10,5 milioi euro) dagokienez, Arabako tokiko erakundeek 1.705.282,95 euroko onura izango dute 2014ko ekitaldian; horiek Arabako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorraren (joan den abenduan onartu zen) aurrekontu-partida batean daude aitortuta.
4.- Udal aurrekontuen aurrezpen garbiaren kalkuluan opor fiskalak kontuan hartzea.
20/2013 Foru Arauak (Botha, 2013ko ekainaren 26a) Tokiko Ogasunen Foru Arauan araututako epe labur eta luzerako kreditu-operazioen kontzertazioari buruzko atala aldatu zuen. EUDELek Batzar Nagusietako taldeei bidalitako zuzenketa-proposamenaren ondorioz, opor fiskalei eta ekitaldiko aurrezpen garbiaren kalkuluari dagokienez aplikatu beharreko irizpidea ezartzen duen 20/2013ko Foru Arauaren lehenengo xedapen iragankorra onartu zen Batzar Nagusietan. Hain zuzen ere, ezartzen du FOFFELen banaketan urtero gehitutako opor fiskalen berreskurapena ez dela kendu behar aurrezpen garbiaren kalkulutik aparteko diru-sarrera gisa, baizik eta, FOFFELen baliabideen antzera, tokiko ogasunen baliabide arrunt gisa ulertu behar dela, erabilera librekoak eta dagokion zerbitzu-prestaziorako baldintzatu gabe.
Beraz, eta aipatutako xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera, udalen zortzapen-gaitasuna ez da txikituko 2014. urtean.
Bilbon, 2014ko urtarrilaren 21ean