2014ko prestakuntza-ildo berria: “Euskadiko udalen antolakuntzari, egituren arrazionalizazioari eta kudeaketa publikoaren eraldaketari buruzko zuzendaritza”.
otsailak 14, izena emateko azken eguna:
Aurten garatuko dugun egitarauaren xedea kudeaketa publikoaren antolakuntzarako, egituren arrazionalizaziorako eta berrikuntzarako zuzendaritza-gaitasunak indartzea da, horren bidez, Politika eta Kudeaketa bat etorri daitezela sustatzeko.
Tokia: EUDEL – Zabalgune Plaza, 5
Ordutegia: 09:00 – 14:00.
*Kreditazioari dagokionez, programaren iraupena 40 ordukoa izango da.
IZENA EMATEKO
Epea: otsailaren 14ra arte
Prezioa: 300 euro (8 saioak barne)
Bidalketa automatikoaz arazorik edukitzekotan, galdetegia HAEE/IVAPen hurrengo helbide elektronikora beteta berriro bidaltzea eskatzen dizugu: prestakuntza@ivap.es
Udal arloko Zuzendaritza Publikoari buruzko 2014ko Programa
8 saiotan eta udalerriaren biztanle-kopuruaren araberako bi tailer espezifikotan, hurrengo gaiak jorratuko dituzte:
Lehenengo modulua (otsaila-maiatza): orokorra
- Arrazionalizazioa udal antolakuntzaren egituretan eta tresna-izaera duten erakundeetan, eraginkortasunari dagokionez.
- Plan estrategikoak, Agintaldiko Plana eta plangintza operatiboa
- Giza-baliabideen kudeaketa. Lanpostuak eta lanaren zamak.
- Helburuen araberako kudeaketa-eredua. Kudeaketa publiko-pribatua
- Gardentasuna, komunikazioa eta gobernu irekia
- Erantzukizuna eta Gobernu Ona
- Berrikuntza eta efikazia kudeaketa-prozesuetan (ebaluazioari buruzko adierazleak, administrazio elektronikoa eta IKTak, zerbitzuen digitalizazioa, sinplifikatzea administrazioan eta izapideetan, etab.).
Bigarren eredua (ekaina): biztanle-kopuruaren arabera
-Antolakuntzako eta kudeaketako arazoak Diagnostikatzeari buruzko Tailerra
*Bi tailer: 10.000 biztanle baino gutxiago dutenentzat eta kopuru horretarik gorakoentzat
-Arlo edo eremu jakin batean Berrikuntza Plana ezartzeko metodologia.
*Bi tailer: 10.000 biztanle baino gutxiago dutenentzat eta kopuru horretarik gorakoentzat