EUDELek dokumentu bat prestatu du, udaletan egin ohi diren galderei erantzutekoa, apiril eta maiatz artean telematikoki egin zen udal-politikari eta udal-teknikarientzako webinarreko informazio-saioen ostean.
- AURKEZPEN DOKUMENTUA (apirilaren 24ko eta maiatzaren 2ko saioak)
- SAIOAREN BIDEOA IKUSI
EUDELek Europako funtsei buruzko zenbait laguntza-material (laguntzetarako fitxak, kontratu-ereduak, iruzurraren aurkako planak…) egin ditu Euskadiko udalentzat. EUDEL Next EU! webgunean eskura daitezke dokumentu guztiak:
Iruzurraren aurkako politika-eredua, konpromiso instituzionala eta interes-gatazkarik ezari buruzko adierazpena
Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (“SEEP”) kudeatzeko sistema ezartzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduak Next Generation Europako funtsak kudeatuko dituzten erakunde guztiak behartzen ditu iruzurraren aurkako plan bat egitera, funts horiek eskuratu nahi badituzte.
Beraz, Kontrataziorako Eskuliburua eta baldintza-agirien ereduak osatzeko, iazko abenduan EUDELek Iruzurraren eta Ustelkeriaren aurkako Politika-eredu bat eta haren eranskinak igorri zizkien Euskadiko udalei, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren neurriak betearaziko dituzten erakundeek Iruzurraren aurkako Neurrien Plan bat izan dezaten. Izan ere, hala ezarri du irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduak, iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu, hauteman eta zuzentzeko.
· Iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako politika-eredua.
· I. eranskina: Iruzurraren aurkako adierazpen instituzionala.
· II. eranskina: Interes-gatazkei, iruzurraren prebentzioari eta ustelkeriari buruzko testa.
· III. eranskina: Gatazka-interesik ezari buruzko adierazpen-eredua.
FAQaren aurkibidea
- Udal guztiak behartuta al daude Iruzurraren eta Ustelkeriaren Aurkako Plan bat edukitzera (hemendik aurrera “Plana”)?
- Zein da udalek Plana onartzeko duten epea?
- Zeintzuk dira Plana gaur egun onartu ez izanaren ondorioak?
- Eta Udalak dagoeneko erakunde erabakitzaile edo betearazle gisa jokatzen badu?
- Zer baldintza bete behar ditu Plan honek?
- Zeintzuk dira Udalek gutxienez gauzatu behar dituzten jarduerak?
- Zer tresna eskaintzen ditu HFP/1030/2021 Aginduak baldintzak betetzeko?
- Zer egin dezake udal batek iruzurra edo ustelkeria egin duela antzematen denean?
- Plan hau funtsei buruzkoa baino ez da ala Udalaren jarduera guztiari buruzkoa da?
- Kontu-hartzaileak bere gain har al ditzake Iruzurraren Kontrolerako Organoaren eginkizunak?
- Nork onartu behar du plana? Zuzena al da Plana Alkatetzaren dekretu bidez onartzea?
- Udal bakoitzak bere baliabideekin egin behar al du?
- Beharrezkoa al da Kode Etikoa egitea planetik haratago?
- Nola jakin dezakegu Udala funtsen erakunde onuraduna, kudeatzailea edo betearazlea izango den?
- Planaren aplikazioa funtsetara bakarrik mugatu daiteke?
- Beharrezkoa al da Planari buruzko prestakuntza-saioak ematea udal langileei?
- Nahitaezkoa al da jendearentzat irekita egongo den salaketa-kanal bat sortzea?
- Nork sinatu behar du IGEA-Interes Gatazkarik Ezari buruzko Aitorpena?
- Zer dira “opariak” Onura eta Oparien Politikaren ondorioetarako?
- Zeintzuk dira Iruzurraren Kontrolerako Organoaren ezaugarriak?
- Nola jokatu behar du Udalak, enpresen arteko lehia-zuzenbidearen aurkako jardunbideak ezagutzen baditu?