Eudel

Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak urriaren 11n Gasteizen egindako bileran, Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta Euskadiko Udalek zerga itunduek 2023ko ekitaldiaren amaieran (likidazioa) izango duten diru-bilketaren aurreikuspenak berrikusi dituzte, eta hau da: 18.102 M/€.

 

2023ko ZERGA ITUNDUEN  ITXIERA-AURREIKUSPENA (mila €)  
   ARABA / ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA GUZTIRA
PFEZ 1.062.300 3.598.000 2.337.700 6.998.000
SOZIETATEEN g/Z 300.200 870.000 407.800 1.578.000
BEZ 1.125.667 3.544.623 2.343.210 7.013.500
FABRIK. eta ELEKTR. Z. BEREZIAK 222.228 699.777 462.595 1.384.600
GAINERAKO ZERGAK 135.734 639.531 352.665 1.127.929
GUZTIRA 2.846.129 9.351.930 5.903.970 18.102.029

 

Era berean, Eusko Jaurlaritzak BPG nominala % 5,0 igotzea aurreikusten du 2024an. Orotara, kopuru absolutuetan, Foru Aldundiek zerga itunduengatik 19.000 M€ bilduko dituzte 2024an.

 

2024ko ZERGA ITUNDUEN AURREIKUSPENAK (mila €)  
   ARABA / ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA GUZTIRA
PFEZ 1.091.000 3.718.000 2.413.600 7.222.600
SOZIETATEEN g/Z 294.000 915.000 378.600 1.587.600
BEZ 1.198.502 3.813.005 2.540.493 7.552.000
FABRIK. eta ELEKTR. Z. BEREZIAK 236.701 753.058 501.741 1.491.500
GAINERAKO ZERGAK 140.216 630.434 375.900 1.146.550
GUZTIRA 2.960.419 9.829.497 6.210.333 19.000.250

Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren informazio osoa 2023/10/11

Kontseiluko kide berriak

2023ko urriko Kontseilu hau tokiko eta foru-agindu berriko lehena da. Horri dagokionez, HDEK-ko kide berriak aurkezteko balio izan du bilerak.

Euskadiko udalerrien aldetik, hiru Lurralde Historikoetako hiru alkatek hartu dute parte Kontseiluan:

 

  • Esther Apraiz Fernandez la Peña, Derioko alkatea (EUDELeko elkarteburua).
  • Nagore Alkorta Elorza, Azpeitiko alkatea (EUDELeko elkarteburuordea)
  • Natividad López de Munain Alzola, Burgeluko alkatea (EUDELeko Batzorde Eragilearen bokala)

Herri Dirubideen Lurralde Kontseiluak eta agintaldiko erronkak

Bileraren ondoren egin den agerraldian, Esther Apraizek, udalerrien ordezkariak, herrialdeko baliabideak banatzeko erakunde guztien arteko akordioaren eta lankidetzaren balioa nabarmendu du.

Alkate eta EUDELeko elkarteburuak pozgarritzat jo du HDEKaren ondoren lurralde bakoitzeko Finantzen Kontseiluetarako deialdia egin izana berehala. “Udalak eta Foru Aldundiak dira Udal Finantzaketarako Foru Funtsak adostu eta Euskadiko 251 udalerrietako bakoitzari banatzeko topaketa-organoak”, azaldu du. “Han ezagutuko dugu udal finantzaketaren ‘argazki’ errealena”.

Esther Apraizek gogorarazi du garrantzitsua dela udalek datorren urterako udal aurrekontuak egin ahal izateko beharrezko informazioa izatea. Ildo horretatik, Apraizek nabarmendu du Euskadiko udalek zeregin garrantzitsua izango dutela agintaldi berri horretan, tokiko politika eta zerbitzu publikoak hobetzen eta berritzen jarraitzeko, pertsonak erdigunean kokatuta. Baita tokiko gobernu gisa herrialdearen erronka estrategikoei laguntzeko ere, erakunde eta eragile guztiekin batera lan eginez.

Azkenik, EUDELeko elkarteburuak nabarmendu du Euskadiko Udalen Elkarteak lanean jarraituko duela udalak indartzeko, “tokiko autonomia eta nahikotasun finantzazioa defendatuz, gure eskumenak eraginkortasunez eta efizientziaz gauzatzeko”.