EUDELek eta Udalsarea 2030ek sustatutako jardunaldi honetan “Udal hondakinen tasak lantzeko gida” aurkeztuko da. Tresna hau Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sareak garatu du, eta bere helburua da toki erakundeei laguntzea 7/2022 Legeak, Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta bultzatzekoak, ezartzen dituen eskakizunetara egokitzen.
Topaketan, arauek ezarritako erronka nagusiak jorratuko dira, laguntza teknikorako baliabideak aurkeztuko dira eta tasak ezartzeko erreferentzia izango diren esperientzia praktikoen berri emango da.
Honako hauei zuzenduta dago: toki erakundeetako hautetsiak eta udaletako ingurumen arloko eta kontu hartzailetzako teknikariak.
- Tokia: Plaza Bizkaia Eraikina. Urkixo zumarkalea, 36 – Bilbao eta online
- Data: 03/07/2025
- Ordua: 9:30 – 11:35
Egitaraua 2025/07/03
| 09:30 | Ongietorria eta aurkezpena
|
| 09:45 | Hondakinen arloko plangintza, lurralde historikoaren arabera
|
| 10:10 | 7/2022 Legea eta hondakinen tasetan inplikatzea |
| 10:30 | Udalei laguntzeko tresnak (gidaren edukiaren aurkezpena eta baliabideak) |
| 10:50 | Tasak egiteko gomendio eta oztopo nagusiak. Aplikazio praktikoaren adibideak
|
| 11:30 | Amaiera
Mª Mar Alonso. Ihobeko Klima-ekintzako zuzendaria – Udalsarea 2030en Idazkaritza Teknikoa |