Urtarrilaren 26an, asteartean, EUDELek antolatu du jardunaldi bat euskadiko udaleko langilei zuzenduta, Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozeduraren erreformak (39/2015 eta 40/2015 legeak) Tokiko Administrazioan izango duen eraginari buruz.
Erronka handia da: egungo administrazioa eraldatzea, eta tokiko administrazio elektronikoa, paperik gabekoa, gardena, interkonektatua eta espedienteak izapidetzen arinagoa lortzea.
Urriaren 2ko BOEn argitara emandako Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legeak sakon aldatuko dute administrazio publiko guztien funtzionamendua, eta, beraz, baita gure toki-administrazioen funtzionamendua ere.
Helburua handinahia da, erronka handia baitu aurrean: Legeak adierazten duen epean, egungo administrazioa eraldatzea, eta tokiko administrazio elektronikoa, paperik gabekoa, gardena, interkonektatua eta espedienteak izapidetzen arinagoa lortzea.
Zeregin hori errazteko, EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak jardunaldi bat antolatu du urtarrilaren 26an, 39/2015 eta 40/2015 Lege berriei buruz. Hala, zazpi hitzaldiren bidez, legeak arlo hauetan ekarriko dituen berrikuntzak aztertuko dira:
- Araubide juridikoa eta antolakuntza arloko araubidea
- Administrazioko ekintzak: formak, balioa eta eraginkortasuna
- Administrazio Prozedura Erkidearen antolamendua eta izapideak
- Ahalmena eta zehatzeko prozedura
- Ondare-erantzukizuna
- Harreman elektronikoak Administrazioarekin
Eguna: urtarrilaren 26an, asteartean
Lekua: Bilbao. BIZKAIA ARETOA (UPV/EHU eraikina)
Mitxelena entzunaretoa (beheko solairua)
Helbidea: Abandoibarra etorbidea 3 Bilbao
Aparkalekua: Euskadi Plazako Parking-a da (bi minutu)
Ordutegia: 9:00 -14:00 eta 16:00 – 18:00 Jardunaldi osoa
Lekua bete arte: plazak iristeko ordena zorrotz hartuko da aintzat
Prezioa: 50 euro