Gizarte Laneko Kontseilu Nagusiak Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialarekin elkarlanean antolatutako jardunaldiak Barakaldoko BECen egingo dira, ekainaren 12, 13 eta 14an.
Programak lau lan-ardatz ditu oinarri. Bertan aztertu, hausnartu eta eztabaidatu ahal izango da udaleko gizarte-zerbitzuei lotutako arautegi berriaz, Tokiko Erreforma Legea onartu ostean.
Informazio gehiago eta IZEN-EMATEA:
Izen-ematea web honen bidez egin behar da:
www.serviciossocialesmunicipales.com
Jardunaldien edukiari buruzko informazio zabalagoa izateko egitaraua jaitsi daiteke.
Egitarauaren laburpena:
Osteguna, ekainak 12
12:00 – 16:00 Akreditazioa
16:00 – 17:00 Ekitaldi ofiziala
17:00 – 19:30 1. Ardatza “Gizarte-zerbitzuen sistema publikoa toki-administrazioaren erreformaren
aurrean”
Ostirala, ekainak 13
09:30 – 10:30 2. Ardatza: “Gizarte-politika berriek gizartegintzan duten eragina”
10:30 – 11:30 3. Ardatza: “Politika berriek herritarrengan duten eragina”
11:30 – 12:00 Atsedenaldia
12:00 – 14:00 Gizarte-zerbitzuen foro soziala
16:00 – 17:00 4. ardatza: “Oinarrizko ildoak gizarte-zerbitzuen sistema publikoaren eredu berrirako”
17:00 – 18:00 2 ardatzak lan-taldeetan
18:00 – 19:00 3 ardatzak lan-taldeetan
LANEKO AFARIA
Larunbata, ekainak 14
09:30 – 11:30 4 ardatzak lan-taldeetan
11:30 – 12:00 Atsedenaldia
12:00 – 13:30 Ardatzen azterketa dokumentuaren aurkezpena
13:30 – 14:00 Amaiera
Hartzaileak:
Jardunaldiak hurrengo hartzaileei zuzenduta daude:
- Gizarte Laneko profesionalei eta ikasleei.
- Beste profesional batzuei, hain zuzen ere gizarte-babeserako sistemetan (gizarte-zerbitzuak, hezkuntza, osasuna, menpekotasuna, justizia) eta gizartegintzan (emakumeak, adin txikikoak, etorkinak…) dihardutenei.
- Administrazio publikoko sailetako arduradun politikoei.
- Herritarrei, sindikatuei, gizarte-ekimeneko entitateei, elkarteei, fundazioei eta GKEei.