2013ko urtarrilaren 11n ostiralean, EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen elkarteburu Ibone Bengoetxeak eta Pueblako (Mexiko) alkate Eduardo Rivera Pérezek bilera izan zuten euren taldeekin batera, Bilboko Udalaren eskutik hiriaren hirigintza-eraldaketarako estrategia ezagutzeko asmoz ordezkaritza mexikarrak Bilbora egindako bisitarako programatutako kontaktu instituzionalen barruan.
Bileran, Eudelek, Euskadiko udalen ordezkari eta zerbitzu-emaile den aldetik, Elkarteak daukan antolaketa eta garatzen duen lana aurkeztu zizkien Pueblako Alkatetzako kideei.
Bi taldeek beren lurraldeetako udal gobernuen ereduei buruzko informazioa trukatu zuten, interes berezia jarriz Euskadiko udalek sareko kudeaketaren, berrikuntzaren eta hiri-garapenaren arloan gauzatutako praktika arrakastatsuetan