Minutu bateko isilunea Istanbul, Kairo eta Muqdishoko (Somalia) atentatuetan izandako biktimekin elkartasuna adierazteko, gaur goizean Maastricht-en, Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluko Zuzendaritza Batzordearen bileran. Bertan izan ziren, tokiko zein eskualdeetako beste 150 agintarirekin batera, EUDELeko Elkarteburu eta Getxoko Alkate Imanol Landa, Bilboko Alkate Juan Mari Aburto eta EUDELeko Berdintasun ordezkari eta Galdakaoko Alkate Ibon Uribe.