Eudel

Hazkunderako, lehiakortasunerako eta eraginkortasunerako premiazko neurriak onartzen dituen uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretuak (2014ko uztailaren 5eko BOE), besteak beste, Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legea aldatu du, eta ia lege osoa indarrean sartzeko epea 2015eko uztailaren 15era atzeratu da. Beraz, denbora-tarte horretan aldaketaren bat gertatu ezean:

  • Gutxienez 2015eko uztailaren 15era arte, atzeratuta geratu da ezkontza zibilak soilik alkateen, zinegotzien edo beraiek eskuordetutako norbaiten ardurapean egotea.
  • Gutxienez 2015eko uztailaren 15era arte, atzeratuta geratu da ezkontza-espedientearen tramitazioa Udaleko Idazkaritzaren ardurapean egotea.
  • Erregistro Zibilaren funtzioak Jabetzaren eta Merkataritzaren erregistratzaileen ardurapean egon arte, idazpenak egitea, ziurtagiriak ematea eta Erregistro Zibilean egin beharreko gainerako ekintzak egitea une horretara arte Erregistro Zibilaren arduradunak diren epaile eta magistratuen ardurapean egongo da, gaur egun zerbitzu horiek ematen dituzten bulegoetan bertan.
  • Erregistro Zibilak ematen dituen zerbitzu publikoko prestazioen doakotasuna bere horretan mantenduko da.
  • 2015eko uztailaren 15etik aurrera, Erregistro Zibila Merkataritza Erregistroko bulegoetan aritzen diren Jabetzaren eta Merkataritzaren erregistratzaileen ardurapean egongo da, lurraldeka duten eskumenaren arabera.