Bizkaiko Aldizkari Ofizialean gaur (16/05/24) argitaratu dira Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren eta Higiezinen Katastroaren Foru Arauak. Arauok Lurralde Historikoko udalerrien hiri- eta landa-lurretako ondasun higiezinen katastroa berrikusteko prozesuaren zati dira.
Udaletan hartu beharreko erabakiekin zer ikusia duen barne-lana errazte aldera, EUDEL Ondasun Higiezinen gaineko Zergari begirako ordenantza-tipoa lantzen ari da. Eredu hori ahalik lasterren bidaliko da Bizkaiko udaletara.
Foru Arauak deskargatu: