Gaur, 2017/05/31n, UDALHITZ Negoziazio Mahaia bildu da, eta, bertan, ELA-STV, LAB, CCOO eta UGT zentral sindikalek hartu dute parte; hala ere, negoziazioa abian zela, LAB zentral sindikalak mahaia utzi du.
Bileran, UDALHITZ akordio arautzailearen diagnostikoaren emaitzak aztertu dira, etaNegoziazio Mahairako deia ekainaren 14rako egitea adostu da. Bilera horretan, UDALHITZ 2008-2010 akordioa betetzeko baldintzak hobetzeko alderdiak zehaztuko dira, eta, hala badagokio, baldintza horiek bete daitezen bermatzeko har daitezkeen neurriak proposatuko dira.
Zentzu horretan, eta 2016/12/16ko zirkularrean jakinarazi zen bezala, EUDELek UDALHITZ 2008-2010 akordioa betetzeko eskatu die berriro Euskadiko atxikitako udalei; izan ere, akordioa betetzea zilegitasunaren berme gorena da, Negoziazio Mahai Orokorraren baitan har daitezkeen akordioei dagokienez, ondoren, udal bakoitzari horren berri eman ahal izateko.