Datorren otsailetik aurrera, EUDELek, IVAPek eta Foru Aldundiek elkarlanean antolatu duten 2018ko Zeharkako Prestakuntza Plana hasiko da, euskal toki- erakundeeko teknikari, administrari eta idazkaritza, kontuhartzailetza eta zuzendaritzako langileentzat.
- 2018ko planean 222 ikastaro daude; horietatik 104 aurrez aurrekoak dira; 118, berriz, lineakoak.
Ikastaroak gaika antolatu dira: Administrazioko oinarrizko gaiak (erregimen juridikoa, kontratazioa…); antolakuntza, giza baliabideak eta zerbitzuaren kalitatea; ekonomia eta ogasuna; arreta soziala, enplegua eta lan-antolamendua; hirigintza eta etxebizitza; ingurumena; berrikuntza; biztanleria; berdintasuna, etab.
Urte honetan hizkuntza-prestakuntza jarraitzen da, 71 aurrez aurreko eta 28 lineako ikastaroen eskaintza berriarekin, euskarazko eta ingelesezko komunikazio-gaitasunak hobetzeko.
Lekuak: Bilbon, Donostian, Vitoria-Gasteizen eta Tolosaldean.
Izen-emateko: Matrikula egiteko, eskabidea bidali behar zaio Udaleko prestakuntza koordinatzaileari, e-ivap aplikazio informatikoaren bitartez
- Informazio eta ikastaroen kontsultak: prestakuntza@ivap.eus
- Hizkuntza prestakuntza arloko eskaerak: ikasivap@ivap.eus