Boletinean argitaratuta, abenduaren 31tik aurrera indarrean sartuko da
Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legea
Gaur, 2013ko abenduaren 30ean, BOEn argitaratu da Udal Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legea, pasaden abenduaren 19an Diputatuen Kongresuan onartutakoa. Boletin ofizialean argitaratuta, Legea 2013ko abenduaren 31tik, asteartetik indarrean sartuko da.
*Udal Administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasun abenduaren 27ko 27/2013 Legea.
PDF (BOE-A-2013-13756 – 44 orrialde – 669 KB)
Beste formatu batzuk
Zabalkunde jardunaldia: Legeari buruzko hasierako azalpena
Legea indarrean hasiko denez, EUDELek hurrengo ostiralerako, urtarrilaren 10erako, horren berri emateko jardunaldia antolatu du behin betiko testuaren edukiaren eta Euskadiko udal erakundeetan izango duen eraginaren hasierako azterketa egiteko. Jardunaldia Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da eta gai horretan interesa duten politikari eta teknikari guztiak gonbidatuta daude.
- Eguna eta ordua: Urtarrilaren 10a, ostirala. 9:30-13:30
- Lekua: Bilboko Euskalduna Jauregia. A3 aretoa
- Hartzaileak: EAEko toki- erakundeetako politikariak eta teknikariak
- Izena emateko: EUDELen webgunearen bidez: www.eudel.net (webguneko inprimakiko eremu guztiak beteta).
Lekuak izena eman den ordena zorrotzaren arabera erreserbatuko dira. EUDELek jardunaldian lekua erreserbatu zaiola dioen egiaztapena bidaliko dio eskatzaile bakoitzari.