Eudel

LANGILEEN ORDAINSARIEI BURUZKO GOMENDIOA 2017KO EKITALDIRAKO

2017ko ekainaren 28an, 2017. urteko Estatuko Aurrekontu Orokorren ekainaren 27ko 3/2017 Legea argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean.

Langileen gastuei buruzkoa den lege horren Hirugarren Tituluak honako hau xedatzen du 18. artikuluan. Bi:“2017. urtean, sektore publikoko langileen ordainsarien igoera globala ez da inola ere izango 2016ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariak baino %1 handiagoa, konparatutako bi denboraldien homogeneotasunari dagokionez, hala langileei begira, nola antzinakotasunari begira.

2017ko uztailaren 13an izandako bileran, EUDELen Batzorde Eragileak hori aztertu du, eta komenigarritzat jo du EAEko udaletan artikulu horren interpretazioa eta ezarpena erraztea eta bultzatzea, langile publikoentzat ahalik eta onuragarrien izan dadin. Gainera, hori lagungarria izan daiteke UDALHITZ 2017 Akordio Arautzailearen negoziazioari begira. Horiek horrela, udalei, mankomunitateei eta gainerako erakunde publikoei GOMENDATZEN DIE neurri hau onar dezaten:

%1EKO ORDAINSARI IGOERA 2017KO EKITALDIAN

2017ko ekitaldian, sektore publikoko langileen ordainsariek %1eko igoera izatea, 2016ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekin alderatuta, konparatutako bi denboraldien homogeneotasunari dagokionez, hala langileei begira, nola antzinakotasunari begira, 2017. urteko Estatuko Aurrekontu Orokorren ekainaren 27ko 3/2017 Legeak 18.2 artikuluan jasotako aukerarekin bat etorrita.

Neurria ezartzean, dagozkion doikuntzak egin beharko dira, ordainsarien igoerak urte honetako urtarriletik aurrera izan ditzan ondorioak.

 

 

EUDEL; 2017/07/13