“Emakumeen aurkako indarkeria ematen denerako jendaurrean jarduteko gomendioak” dokumentua, Berdinsareko Indarkeriaren Batzorde Teknikoak prestatu du, eta ondoren EUDELeko Berdintasuneko Politika Batzordeak eta Batzorde Eragileak onartu du.
Dokumentu hau udalen eskaeraren ondorio da, emakumeen aurkako indarkeria ematen denean, haren ondorio diren eraso eta erailketen aurrean jarduteko gomendioak edukitzeko.

Gomendio hauek ordezkari politikoek ardatz gisa hartzeko prestatu dira, hurrengo egoeretan kontuan hartu behar diren irizpideak argituta:
- langile politikoen jendaurreko adierazpenak,
- hedabideekiko harremanak eta emakumeen aurkako indarkeriako kasuen berri ematea,
- biktimarekiko eta haien ingurunearekiko harreman zuzena,
- gaitzesteko mobilizazioen deialdiak.
** Aurreikusita dago udal ordezkari politikoentzat gomendioak praktikan jartzen laguntzeko tailerra laster egitea. Bertan parte hartzeko interesa duten pertsonak hurrengo kontaktuan eskatu dezakete:
Informazio edo zalantzetarako EUDELeko Berdintasun Sailarekin jarri harremanetan. Arduradun teknikoa: Mireia Espiau; e-posta: espiau.m@eudel.net, Tel. 94 423 15 00.
Informazio gehiago: www.eudel.net