Bilbon, 2014ko apirilaren 10ean. Argitalpen honen bidez, udalen jendaurreko erantzuna erraztu eta hobetu nahi da, indarkeria matxistako eraso edo hilketa bat ematen denerako. Kasu hauek hedabideetara erraz heltzen dira, gertatu direneko udaletan inpaktua eta alarma sorrarazita. Iturri ofizial nagusi gisa, politikaria bereziki arazotsua den informazioa zabaltzeko eta bere mezuak ondo hautatzeko erronkaren eta erantzukizunaren aurrean dago, indarkeria matxistaren aurrean gaitzespenaren gizarte-kultura sortzeko.
Eginkizun horretan laguntzeko eta gidaliburua gauzatzeko asmoz, EUDELek gaur Durangon prestakuntzako tailerra antolatu du hiru lurralde historikoetako hogeita hamar bat alkate zein Berdintasuneko zinegotzirekin. Saioaren irekiera Ibon Uribe Galdakaoko Alkatearen esku egon da, EUDELeko Berdintasuneko ordezkari gisa. Tailerra dinamizatzeko Norma Vázquez egon da, indarkeria matxistaren alorreko aholkulari aditua.
EUDELek “Indarkeria matxista ematen denerako jendaurreko jarduerarako gomendioak” izenburupeko gidaliburua landu du, Emakunderekin lankidetzan, Berdinsarera udalen sarearen esparruan.

- Herri-erakundeen adierazpenak prestatzea.
- Emakumeen elkarteekin elkarretaratzeak deitzeko prozedurak.
- Biktimarekiko eta bere ingurunearekiko harremana: intimitatea gordetzeko eskubidearen babesa, batez ere adingabea denean, atentzio eta babeserako baliabideak antolatzea, laguntza…
- Hedabideekiko harremana: mezuen eta erantzuteko denboraren hautaketa, kasuari buruzko datuak zabaltzea (gertakizunaren lekua, erasotzailearen soslaia, etab.).