Eudel

Ikas-Ingurune Komunitarioen Laborategiak euskal udalerrien sare bat, Haurren Hirien Sarea, jarriko du martxan, gizarte-gune komunak ikasgune berritzaile, inklusibo eta malgu bihurtzeko, pertsonen burujabetasuna sustatu eta hauek beren hazkunde-ahalmen guztia garatu ahal izateko.

Haurren Hirien Sarea proiektua eta Ikas-Ingurune Komunitarioen Laborategia agente publiko eta pribatuen partzuergo batek bultzatzen ditu: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Bizkaiko Foru Aldundia, Leioako Udala, EHUko Irakasle Unibertsitate Eskola, Solasgune eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia daude partzuergoan.

· Italiar pedagogo ospetsua den Francesco Tonucci-ren la Cittá de i Bambini nazioarteko proiektuak haurren parte-hartze aktiboa proposatzen du hirien kudeaketan, eta Haurren Hirien Sarea oinarritzeko parametroak jartzen ditu.

Ikas-Ingurune Komunitarioen Laborategia eta Haurren Hirien Sarearen abiapuntua Herrigune Leioa esperientzia da: 10 urte baino gehiago daramatza udalerriko zenbait eragilerekin lankidetzan hazkunde komunitarioko plana sortu eta garatzen bere herritarrentzat. Gainera, Alkatetzak organo aholku-emaile bat du, Umeen Kontseilua, eta konprometituta dago honen gomendioak entzutera. Gomendio horiek organoa osatzen duten haurren ikuspegia adierazten dute. Horren haritik, mundu osoan Francesco Tonuccik sustatzen duen La Cittá de i Bambini-k hiriak gobernatzeko beste eredu bat proposatzen du, haurrak harturik herritar guztien beharrizan edo premien parametro eta berme gisa. Kontua ez da haurrentzako baliabideak eta zerbitzuak gehitzea, baizik eta guztiontzako hiri hobea eraikitzea. Haurren Hiriak hirietan haurrei burujabetasuna itzultzeko ekintzak gauzatzen ditu, eta horien parte-hartzea sustatzen du tokiko gobernuetan, ahotsa emanez beraiengan pentsatuz egitura daitezen hiriak.