EUDELeko Batzorde Eragileak, 2017/03/10eko saioanizenburuko proposamen teknikoa “Abiadura-erreduktore desberdinen oinarrizko parametroak” onartu du. EUDELek egin du proposamena, Udal titulartasuna duten errepideei dagokienez. Xedea da udalek kontsultarako elementua edo/eta erreferentziazko eredua edukitzea, baldin errepidearen gaineko pasabide mota hauek instalatzeko interesa badute.
Dokumentu honetan zehazten dira trafikoa murrizteko elementu hauen inguruko diseinuan, eraikitze-prozesuan eta seinaleztatzean arrazoizkotzat jotzen diren oinarrizko irizpide teknikoak, esate baterako: errepideko sakanguneak, europar kuxinak, ‘asto-bizkarrak’, eta abar, egoki deritzeten Udaletan orientabide edo eredu gisa erabili ditzaten.