Euskadiko Toki Erakundeen Lege berriak Euskadiko udalek dituzten ordezkarien kopurua areagotu du (EUDELeko hiru ordezkari), herrialdeko baliabideak banatzen diren erakunde arteko organo garrantzitsu honetan.
Udalek ahotsarekin eta botoarekin hartu dute parte lehenengo aldiz udalerriei eragiten dieten gaiei buruzko erabakiak hartzean.
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak otsailaren 13an (astelehena) aurten ospatu duen lehenengo bilera da, eta Euskadiko Toki Erakundeen Legea onartuta dagoenez gero bigarren bilera da (2016ko urriaren 14an- lehenengo bilera). Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak gaur ospatu duen bileran, datozen gaien erabakiak onartu ditu: 2016 ekitaldirako zerga itunpea bidezko dirubilketaren itxiera; Foru aldundiek Eusko Jaurlaritzari 2016 ekitaldian egin beharreko Ekarpenen likidazioa; eta 2016 ekitaldirako Egokitzapenerako Funts Orokorraren likidazioa.
Udalerrien ordezkariak
EUDELek HDEKn dituen hiru kideek hiru lurralde historikoetako udalerriak (tamaina guztietakoak) ordezkatzen dituzte*:
- Josune IRABIEN, Amurrioko (Álava/Araba) alkatea
- Imanol LANDA, EUDELen elkarteburu eta Getxoko (Bizkaia) alkatea
- Eneko MAIOZ, Orexako (Gipuzkoa) alkatea
* Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen azken xedapenetatik lehenengoa eta bigarrena.
Finantzen Lurralde Kontseiluak
Gobernuarekin eta Foru Ogasunekin gaur egindako bileran itunpeko zergen bidezko diru-bilketari buruz eman diren datuei dagokienez, EUDELeko elkarteburua Imanol Landak gogorarazi nahi da zain egon behar dugula Finantzen Lurralde Kontseiluak egin daitezen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (hurrengo asteotan egingo dira deialdiak); horren ondoren, “zoom bat egingo dugu eta ‘argazkirik hurbilena’ lortu ahal izango dugu, lurralde bakoitzeko udalerrietako egoeren bilakaeraren berri izateko.”
OHARRA:
**EUDELek informazio zehatzagoa eskainiko du datozen egunetan (UDALA aldizkaria), Herri Dirubideen Lurralde Kontseiluak bildu ondoren, foru arduradunen eta udalen ordezkarien artean lurralde bakoitzeko datuak aztertzeko.
Lantalde teknikoa. Finantziazioaren eta eskumen propioen azterketa orokorra
EUDELeko elkarteburuak esan du kontuan izan behar dela partekatutako arriskuaren sistemaren arauek berdin eragiten digutela administrazio guztiei. “Udalok –Gobernuak eta Foru Aldundiek bezala –gure aurrekontuak beharrizan eta herritarrek gehien behar dituzten zerbitzu publiko eraginkorrak eta kalitatezkoak bermatzeko, gizarte zerbitzuen arabera.”
Imanol Landa aspimarratu da “erakundeen arteko zeharkako lana, kooperazioan eta adostasunean oinarrituta”. “Garapen ekonomikoa eta enpleguaren sorrera sustatuko duten gizarte-politikak eta inbertsioak mantendu behar direlako uste osoarekin”.
EUDELeko elkarteburuak funtsezko gai gisa, Foru Aldundien, EUDELen eta Eusko Jaurlaritzaren artean osatutako (ostiralean (17/02/10) bildu den) lantalde teknikoa balioa ematen nahi du. Hain zuzen ere, Ekarpenen Legea diseinatu aurreko txostena egiteko arduraduna da lantalde tekniko hau. Legearen aginduari (1.3 Xedapen Iragankorra):
“EAEko toki-erakundeek finantzaketa egokia izango dutela bermatze aldera, azterketa orokor bat egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-maila ezberdin eskumen propioei eta finantzaketari buruz, lege hau indarrean sartu eta urtebeteko epean, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren bitartez, banaketa egoki bat ziurtatu dadin Euskal Administrazioan gastu publikoari dagokionez. Azterketa horren emaitzak kontuan izango dira noiz eta, baliabideen banaketarako eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenen zehaztapenerako metodologia definitzen duen legea berrikusten denean”.
HDEKren Aztergaien Zerrendan jorratuko gaiak
(Iturria: Ogasun eta Ekonomia Saila. Eusko Jaurlaritza)
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak aurten ospatu duen lehenengo bileran, datozen gaien erabakiak onartu ditu:
1º. 2016 ekitaldirako zerga itunpea bidezko dirubilketaren itxiera.
2016 ekitaldia ixtean, Foru Aldundiek egindako zerga itunduen bilketa kontsolidatua 12.950,70 milioi eurokoa izan da; tasa horren urte arteko aldakuntza % 2,7n kokatu da, eta joan den urrian egindako aurreikuspenaren gainean % 99,4n bete da.
LURRALDE HISTORIKOAK
|
|
Behin betiko bilketa (Milaka €) |
LHEKren aurreikuspena 2016 Urria (Milaka €) |
Diferentzia (Milaka €) |
||
|
|
2016 |
Ald. % 2015 g/ |
2016 |
Ald. % 2015 g/ |
Itxiera‐aurreik.
|
| ARABA |
2.037.947,78 |
%2,2 |
2.054.539,93 |
%3,1 |
– 16.592,15 |
| BIZKAIA |
6.715.104,19 |
%3,1 |
6.736.181,74 |
%3,4 |
– 21.077,54 |
| GIPUZKOA |
4.197.674,27 |
%2,3 |
4.234.365,73 |
%3,2 |
– 36.691,46 |
|
12.950.726,24
|
%2,7
|
13.025.087,40
|
%3,3
|
– 74.361,16
|
|
2º. Foru aldundiek Eusko Jaurlaritzari 2016 ekitaldian egin beharreko Ekarpenen likidazioa.
3º. 2016 ekitaldirako Egokitzapenerako Funts Orokorraren likidazioa.
(*) Informazio gehiago prentsa ohar honetan. (Iturri: Irekia)

