Eudel

En octubre del pasado año, EUDEL junto con otras 60 entidades públicas y privadas constituyó la Plataforma contra el Despilfarro de Alimentos de Euskadi, bajo la coordinación de ELIKA FUNDAZIOA, entidad dependiente de la Viceconsejería de Agricultura, Pesca e Industria Alimentaria del Gobierno Vasco.

Joan den urteko urrian, EUDELek eta beste 60 erakunde publikok eta pribatuk Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma sortu genuen, ELIKA FUNDAZIOAk koordinatua; ELIKA Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Industriaren Sailburuordetzaren mende dago.

Ekitaldi horretan, publikoki aurkeztu zen garatu beharreko jarduketa-plana, Euskadin elikagaien xahuketa murriztera bideratutako Ekintza Plana diseinatze aldera; plan hori Euskadi Basque Country 2030 Agendan integratuko da. Aurten, sentsibilizazio-jardunaldiez gain, lau lantalde sortu dira eta martxan jarriko dugun Ekintza Plana prestatu dute; plan hori aberasten jarraituko dugu, jaso litezkeen bestelako ekarpenen bidez.

Ulertzen dugu, beraz, garaia dela udalerri eta udal bakoitzak pauso bat eman dezan aurrera eta bere ahotsarekin bilaka dadila plataforma horretako kide.

Hori dela eta, Plataformak (ELIKA-Eusko Jaurlartiza) proposatu digu abenduaren 9tik 15era Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Astea antolatzeko, nahi duten udal guztiak Plataforman integra daitezen; horretarako, aste horretan jardueraren bat antolatu beharko dute. 

Egun horiek, Gabonetako jaien aurreko egunak, alegia, benetan egokiak dira herritarrak sentsibilizatzeko, arduraz kontsumitu dezaten eta erosketak ondo planifikatuta eta erantzukizunez egin ditzaten, elikagaiak xahutzea saihesteko.

Hori dela eta, plataformako kide izan nahi duzuen eta aste horretan jardueraren bat egiteko asmoa duzuen Udalek, bidali mesedez mezu elektroniko bat nodespilfarro@elika.eus helbidera, horretarako sortu den logotipoa, jardueretarako txantiloiak eta abar jaso ditzazuen.

Halaber, kontuan izan balitekeela dagoeneko plataformako kide diren erakundeak egotea zuen udalerrietan; erakunde horiek udalarekin elkarlanean aritu daitezke jarduerak antolatzeko.

>Harremana: nodespilfarro@elika.eus.

Tel.: 945.122.176 (Antton)

Informazio gehiago:

https://sostenibilidad.elika.eus/despilfarro-alimentario/plataforma-de-euskadi-contra-el-despilfarro-alimentario/