10. Edizioa martxotik azarora
EAEko toki erakundeetan arlo juridikoan lan egiten dutenei zuzenduriko Tokiko Zuzenbideari buruzko Euskal Mintegia bere 10. Ediziora heldu da.
Aurtengo edizioak 5 saio izango ditu (20 ordu guztira). Saio horiek 2016ko martxoa eta azaroa bitartean egingo dira, Bilboko EUDELen (Erzilla kaleko 13. zenbakian dagoen ekitaldi-aretoan).
Gaiak: enplegua eta funtzio publikoa, tokiko zerbitzu publikoen kudeaketa partekatua, kontrataziorako zuzentarau berriak, zehatzeko ahalmena eta herritarren parte-hartzerako arau-esparrua.
2016eko PROGRAMA
Bost saio (20 ordu): martxoak 18, maiatzak 6, ekainak 17, irailak 30, azaroak 18
Ordua: 9:30etik 13:30era
Tokia: EUDELeko ekitaldi aretoan (Erzilla kalea, 13 Bilbon)
Tokiko Zuzenbideari buruzko Euskal Mintegia 2006az geroztik egiten da, eta, honezkero, zortzi edizio egin dira.
Mintegia gai bakarreko hainbat saiotan egituratuta dago, hurrengo alderdiak barne hartuta:
- Hitzaldi akademikoak, aditu eta profesionalen eskutik, Tokiko Zuzenbide Publikorako funtsezkoak diren gaiei buruzkoak.
- Hitzaldi akademikoaren osagarriak diren gaiei buruzko gogoetarako espazioa; edo tokiko gobernuei buruzko esperientzia eta praktika onak.
- “Tokiko Zuzenbidearen Behatokia”: arauen, jurisprudentziaren, dokumentuen eta bibliografiaren gaineko berrikuntzak aztertzeko espazioa.
*Aldizkari Digitala barne dago: gai orokorrei eta jurisprudentziari buruzko albisteak, arau-aipamenak eta intereseko bibliografia.